Txomin Artola: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
43. lerroa:
Aurreko egitasmoan sortutako talde giroan oinarrituta, musika tradizonalaren munduan erabat murgildu zen Albokarekin. Esperientzia handiko lau musikari bildu ziren: Txomin Artola, Joxan Goikoetxea, Alan Griffin eta Ganbara taldearen sortzaileetako bat, Josean Martin Zarko. Musika instrumentalaren bidea aukeratu eta diskoa kaleratu zuten: Alboka (Alboka Records-Lagin, 1994). Horren ondoren arrakastaz aritu ziren Europako folk jaialdirik nagusietan: Dranouter (Belgika), Folkest (Italia), Euromusika (Hungaria), Forde (Norvegia), Musika Interzeltikoaren Jaialdia (Italia), Folk Segovia (Espainia), Musicas Vivas (Herrialde Katalanak), Transhumances Musicales (Frantzia)...
 
Dena den, Alboka taldeaz gain, 1994an beste disko bat ere kaleratu zuen Artolak, Banako (Banako, 1994), horretarako sorturiko diskoetxe propioarekin. Disko honetan ez du kantatzen eta gitarra akustikanakustikoan oinarritzen da, Euskal Herriko hainbat dantza eta doinu interpretatuz. Oraindik Albokarekin ari zelarik, bakarkako beste disko bat kaleratu zuen: Zurartean (Banako, 1995). Kanta berriak osatzen dute diskoa, egungo hainbat poeten lanak kantuetan jarriz (Artze, Irigoien, Aristi, Markuleta, Iturbe... etabar) Hurrengo urtean, 1996an, Alboka utzi zuen, bertan hiru urte eman ondoren.
 
[[Sorotan Bele]] taldeko kide izandako [[Urbil Artola]] semearekin aritu zen zuzenekoetan 90eko hamarkadaren amaiera aldean. Hondarribian (Banako, 1997) da aita-semeen arteko elkarlanaren lekuko diskografiko bakarra. Ondoren, [[2002]]an zabaldu zuen Banako aretoa Hondarribian eta 2010 arte izan da bertako kudeatzailea. Azken bolada honetan musika emanaldietan jarraitzen du.<ref name="Deia" =>{{erreferentzia |url = http://www.deia.com/2010/11/06/bizkaia/margen-izquierda-encartaciones/la-semana-musical-de-zalla-funde-desde-hoy-grupos-locales-y-ritmos-del-mundo|izenburua = Deia, 2010/11/06| eu}}</ref>