Grafeno: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Aplikazioak
No edit summary
24. lerroa:
*'''Ukimen pantaila malguak:''' Texaseko eta Hego Koreako zientzialariek, grafenoan elektroiak oso ondo mugitzen direnez, prozesuan ia berotu gabe, grafenozko lamina bat ukipen pantailak egiteko erabil daitekeela aurkitu zuten. Gainera, grafenozko lamina bat guztiz gardena izan ahal da, eta pixelen panel baten gainean arazorik gabe jar daiteke, distira gutxitu gabe. Honetaz gain, lamina hau oso sentikorra da elektrizitatearekiko eta ukitzean oso sentitzeaz gain, oso malgua izan daiteke. Etorkizunean tolestu daitezkeen pantailak egon ahalko lirateke, OLED malgua erabilita.
*'''Argazki kamera askoz sentikorragoak:''' Singapurreko zientzialari batzuek kameretarako grafenozko sentsore bat sortu zuten, egungoak baino askoz ere bereizmen handiagoa eskaintzen duena, argazki hobeak egin ahalko dira, eta gainera energia gutxiago kontsumitzen dute
*'''Prozesagailu hobeak:''' Grafenoagrafenoa oso gutxi berotzen denez (fenomeno hori Joule efektua deitzen da), prozesagailu azkarragoak (arruntak baino10 aldiz azkarragoak), askoz arinagoak eta eraginkorragoak sor ditzake.
 
===Medikuntzan aplikazioak===
*'''Biomarkagailua:''' Grafenozkografenozko sentsore bat gorputzaren egoerari buruzko datu mordoa emateko erabil daiteke, besteak beste, arterietako presioa, odoleko azukre-maila, eta oxido nitriko kantitatea oxigenoan. Azken hau birika-gaixotasunen zein anemiaren seinale da, beraz, horrelako gaixotasunak lehenago identifikatu ahalko dira.
*'''Inplanteak eta protesiak:''' Grafenoagrafenoa, bere propietate mekaniko, kimiko eta elektronikoei esker, material egokia da inplante eta protesietarako. Alemaniako unibertsitate batean begiko retina artifizial bat sortu dute, nerbio-sistemara ezin hobeto konektatzen dena.
*'''Muskulu bionikoak:''' Grafenoakgrafenoak estimulazio elektriko bat jasanez gero, tentsioa eta uzkurdura kontrola daitezke, muskulu artifizialetarako material egokia eginez. Dagoeneko grafenozko muskulu zein hezur artifizialak egitearekin espekulatzen da, egungo materialek baino propietate egokiagoak ditu eta.
*'''Nerbio-zelulak ordezkatzea:''' Nerbionerbio-zelulek informazioa bulkada elektronikoz transmititzen dute, beraz, grafenoaren eroankortasuna kontuan izanda, nerbio-zirkuituak ordezkatzeko gai izango da.
*'''Minbizi-tratamendua:''' Gaixoarentzatgaixoarentzat hain gogorra izango ez den tratamendu bat garatzen ari dira, minibizia duten zelulak selektiboki eliminatzean datzana. Gorputzean grafenozko partikula batzuk sartuko dira, kimikoki eraldatuak, minibizia-duten zeleulei itsateko prestatuak. Grafenoak argi infragorria xurgatzeko duen gaitasuna aprobetxatuz, tumorea ezabatzeko erabiltzen den erradiazioak zuzenean zelula gaixoei soilik eragingo die, gorputzeko gainontzeko atalei eragin gabe. Oraindik ez da asko sakondu ikerketa honetan, baina zalantzarik gabe tratamendu erradiologikoak hobetuko lituzke.
 
===Energian aplikazioak===
*'''Eguzki-energia:''' esperimentu batean, grafenoa argi-iturri batean jarri zenean, korriente elektrikoa sortu zuen, ohikoa ez zen modu batean. Lehenago ere fenomeno hau behatu arren, zientzialariek efektu fotoboltaikoa zela pentsatu zuten eta ez zioten kasurik egin. Hala ere, aurkikuntza honek aparatu fotodetektatzaileetan zein eguzki-plaketan hobekuntzak ekar ditzake: grafenoa fotodetektatzaile bezala erabili ahalko litzateke, energia-tarte zabal baten aurrean erreakzionatu ahalko lukeelako (argi ikusgaitik infragorrietara), eta eguzki-enegia bildu. Beste erabilera bat, oraindik argi ez dagoena, grafenoa energia zuzenean lortzeko izan daiteke.
*'''Super-bateriak:''' oraindik garatzen ari dira, baina grafenoz egindako bateriek ioi-litiozko tradizionalek baino autonomia handiagoa eskaintzen dute, eta kargatzeko askoz denbora gutxiago behar dute. Adibide bezala, kotxe elektriko batek ordu batzuk behar ditu kargatzeko ioi-litiozko bateria batekin, baina grafenozko batekin 8 minututan kargatuz 1000 km egin ditzake.
 
===Ingurumenean aplikazioak===
*'''Kutsagarriak kentzea:''' grafeno oxidoa ez da toxikoa eta biodegradagarria da. Kobrea, kobaltoa, Kadnioa, Artsenikoa eta beste disolbatzaile organikoak ken ditzake.
*'''Urari gatza kentzeko teknikak:''' garapen fasean dago. Teoriaz, grafenozko mintz erdiragazkorra jartzen da, eta aderatzizko osmosiaren bitartez joaten da ura alde batera. Grafenoak eraginkortasun haundiagoa du, beste mintzekin konparatuta, baina bere kostuak oraindik altuak dira, eta suposatzen da, etorkizunean jaitsiko direla.
 
===Bestelako aplikazioak etorkizunean===
*Irrati uhinak xurgatu
*Soinu garraiatzaile onak
*Gailu elektronikoek ura jasan ahal dute
*Katalizadore eran oso erabilgarria, hau da, erreakzio kimikoak bizkortzeko.
 
== Erreferentziak ==
42 ⟶ 53 lerroa:
{{commonskat}}
 
* {{eu}} Luis HUESO: [http://zientzia.net/artikuluak/grafenoa-material-berri-bat/ Grafenoa, material berri bat ] Zientzia.net
* {{eu}} Guillermo Roa Zubia: [http://zientzia.eus/artikuluak/txango-bat-karbonozko-lautadan-barrena/ Txango bat karbonozko lautadan barrena] Zientzia.net
Zientzia.net
 
[[Kategoria:Nanoteknologia]]