Konstantinoplaren erorialdia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
No edit summary
35. lerroa:
[[Fitxategi:Byzantium1400.png|300px|thumb|Bizantziar Inperioa 1400 inguruan.]]
 
== Bizantziar Inperioaren egoera ==
Konstantinopla izan zen inperioko
hiriburua Konstantino Handia erromatar enperadoreak sagaratu zuenetik 330ean.
Hurrengo hamaika mendeetan hiria askotan setiatu zuten, baina behin baino ez
zuten konkistatu; hau da, 1204an, Laugarren Gurutzadan. Gurutzatuek hirian
bertan eta inguruotan estatu latindar ezegonkor bat ezarri zuten. Bitartean, Inperioko
gainerako lurrak banandu ziren estatu greziar txiki batzuetan. Garrantzitsuenak
Nizea,Epiro eta Trebisonda izan ziren. Greko horiek batera egin zioten aurre
latindar inperioaren aurka, baina baita elkarri ere Bizantziar tronua
eskuratzeko.
 
Nizeatarrek Konstantinopla berreskuratu
zuten latindarren eskuetatik 1261ean. Harrezkeroztik, Inperio ahularentzat ez
zen bakerik izan; latindar, serbiar, bulgariar eta, batez ere, Otomandar
turkoen etengabeko erasoei aurre egin behar izan baitzien. Bere goren alditik
oso urrun, katolikoen armadak bi mende geroago ezarri zion kaltetik apurka-apurka
berreskuratzen ari bazen ere, Konstantinopla hustu egin zen lurralde-krisi eta
ekonomiaren gainbehera zela-eta. Beraz, hiria 1453an, V. mendeko Teodosiar harresiek
inguratzen zituen landetan hedatutako herrixka batzuen multzo bat baino ez zen.
 
1450ean akituta zegoen Inperioak hiria bera, inguruko kilometro
batzuk, Marmara itsasoko Printze uharteak eta Peloponesoa (Mystras zelarik bere
zentro kulturala) mantentzen zituen. Laugarren Gurutzadan sortutako Trebisondako
inperio independenteak bizirik irauten zuen Itsaso Beltzeko itsasertzean
== Konstantinoplaren arpilaketa eta [[Konstantinoplako Inperio Latindarra|Latindar Inperioa]] ==
Bizantziar Inperioko hiriburu Konstantinoplaren gainbehera [[1190]]ean hasi zela esan daiteke, Mendebaldeko Erresumetan [[Hirugarren Gurutzada]]ren prestaketetan. Bizantziarrek, [[Egipto]] eta [[Siria]]ko sultana eta Lur Santuan zeuden gurutzatuen etsai nagusia zen [[Saladin]]o garaitzea ezinezkoa zela pentsatuz, neutral mantentzea erabaki zuten. Bizantziarren oztopo hau aitzakia hartuta eta Konstantinoplako altxorrenganako gutizia benetako arrazoi bezala, gurutzatuek asaltoan hartu zuten hiria [[1204]]an, jada [[Laugarren Gurutzada]]n, [[1261]] arte iraun zuen [[Konstantinoplako Inperio Latindarra|Latindar Inperioa]] sortuz.