Maria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
14. lerroa:
Maria Josefi hitz emanda zegoela Jainkoaren [[aingeru]]a agertu zitzaion ([[Lukasen Ebanjelioa|Lukasen ebanjelioa]] 1: 26-38). Jainkoak bere semearen Ama izateko aukeratu zuela adierazi zion, [[Espiritu Santua]]ren egitez haurdun geldituko zela. Mariak Jainkoaren borondatea bere egin zuen.
 
Haurdun zegoela, bere senide [[Ikustaldia (kristautasuna)|Elisabet ikustera abiatu zen]], hau ere miragarriro haurdun baitzegoen. Bisita horretan [[Elisabet (Biblia)|Elisabetek]] profezia dohaina jaso eta Maria "Jainkoaren Ama" zela esan zuen. Mariak esker oneko gorespen kantu bat egin zuen (''[[Magnificat]]''), gizaldi guztiek dohatsu deituko dutela aurreikusiz.
 
[[Zesar Augusto]] enperadorearen erabakiz, Judeako herritar guztiek beraien jaioterrira joan behar izan zuten izena ematera, zentsua osatzeko. Josef Judeako [[Betleem]] herrixkakoa zen eta bertara joan zen Maria emaztearekin. Bertan zeudela txabola edo ukuilu batean izan zuen haurra Mariak, ostatuan ez baitzegoen beraientzako tokirik.