New Deal: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
{{erreferentzia falta}}
 
'''New Deal''' ingelesez, '''Itun Berria''' euskaraz, [[Amerikako Estatu Batuak|Amerikako Estatu Batuetan]] egindako [[programa]] batzuk izan ziren. Plangintza zabal baten barruko programa gehienak [[1933]] eta [[1938]] urteen tartean egin ziren nahiz eta gutxi batzuk beranduago egin. Helburuak [[1929eko1929ko Kraxakraxa]]k ekarri zituen ondorio txarrak konpontzeak ziren. Hiru helburutan laburbildu daiteke: Langabezia eta pobreziarekin amaitu, ekonomia hobetu eta sistema finantzieroa hobetu berriro 1929ko gertatu ez zedin.
 
Mundu kapitalistan [[krisi]]aren aurkako politika nagusia New Deal delakoa (banaketa berria edo itun berria) izan zen Amerikako Estatu Batuetan, eta hori [[Franklin Delano Roosevelt]] presidenteak sustatu zuen. Printzipio hori aplikatzean, urratu egin ziren kapitalismo klasikoaren funtsezko alderdi batzuk. Baita ere [[deflazio]]arekin amaitzea lortu zuten.
 
[[Ekonomia]]ren eta gizartearen arloko neurri horien helburua produkzioa sustatzea zen, eskaria suspertuz. Neurriok gobernuak hartu zituenez, hautsi egiten zen estatuak [[liberalismo]] ekonomiko klasikoan ordura arte izandako inhibizioa. Alderdi horretatik, [[banku]]ak berritu egin ziren, aginte publikoek horren gainean zuten kontrola indartuz, eta, aldi berean, bezeroen babesa ere hobetu egin zen. Administrazioak langile langabetuak kontratatu zituen, ekipamenduko lanak egiteko, soldata onargarrien truke; horrela, egoera horretan zazpi milioi langile ere egon ziren.
Eskaria suspertzeko, [[nekazari]]ei bermatu egin zizkieten prezioak, eta [[langile]]ei, berriz, talde-hitzarmenak segurtatu zitzaizkien, gutxieneko soldata finkatuz eta lanaldia murriztuz. Inbertsio pribatuen urritasuna, azkenik, obra handietako inbertsio publikoarekin ordeztu zen.
 
Rooseveltek erraz garaitu zuen [[Herbert Clark Hoover]], 1932ko presidentzia-hauteskundeetan, eta, horren eraginez, Amerikako Estatu Batuetako politikaren norabidea goitik behera aldatu zen. Rooseveltek ideia aurrerakoiak zituen, eta Amerikako Estatu Batuetako historia osoko presidenterik gogokoenetarikoa bilakatuko zen: lau aldiz izan zen presidente. Roosevelten arrakastarik handiena herriari suspertezeko konfiantza itzultzea izan zen, eta, horretarako, neurri berritzaileak aplikatu zituen.
 
==== Roosvelt eta krisia ====