Eleberri pikaresko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
3. lerroa:
'''Eleberri pikareskoa''' [[Espainia]]n [[XVI. mendea]]n jaio zen [[narratiba|narrazio]]- generoa da, satirikoa izan ohi dena, era autobiografikoan jatorri txiroko heroi alproja baten abenturak kontatzen dituena<ref>[http://www1.euskadi.net/harluxet/hiztegia1.asp?sarrera=nobela Nobela] Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa.</ref>. [[XVII. mendea|XVII.]] eta [[XVIII. mendea|XVIII. mendeetan]] Europa osora zabaldu zen eta literatura modernoan ere erabiltzen da.
 
== Historia ==
Espainiako enperadore [[Karlos Habsburgokoa|Karlos I.aren]] erreinaldiaren bukaeran, [[1554]]. urtean, kaleratu zen aldi berean [[Burgos]]en, [[Anberes]]en eta [[Alcalá de Henares|Alcala de Henaresen]], ''Lazarillo de Tormes'' (''[[Tormesko itsumutila]]''). Liburu honekin sortu zen eleberri pikareskoa, espainiar literaturako genero adierazgarri eta herrikoienetako bat. Arrakasta berehalakoa eta oso handia izan zuen, eta antzeko beste eleberri askoren abiapuntu izan zen: Espainian, berehala, [[1599]]an, beste obra pikaresko garrantzitsu bat argitaratu zen, [[Mateo Aleman]]en ''Guzman de Alfarache''. Pikareskan txertatzen da [[Francisco de Quevedo|Quevedoren]] ''El Buscon'' ere. Eleberri horietako gaiak, pertsonaiak, gertaerak, berrituko zituzten gero atzerrian [[Daniel Defoe]], [[Tobias Smollett]], [[Henry Fielding]], eta [[Alain-René Lesage]]k, [[XIX. mendea|XIX. mendeko]] [[Errealismo (literatura)|eleberri errealista]] handiaren bidea prestatuz.