Luís de Camões: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
38. lerroa:
Berriro Lisboan, ''[[Os Lusíadas]]'' argitaratu zuen [[1572]]an eta [[Sebastian I.a Portugalgoa|Sebastian I.a]] erregearen errenta murritz bat lortu ondoren, hari esker bizi izan zen txirotasun handian -haren biografoei kasu egitera, javatar morroi baten laguntzari esker-, harik eta [[1580]]ko ekainaren 10ean hil zen arte. On Gonçalo Coutinho aitoren semeak ordaindu zituen poetaren hiletak eta hilerriko gastuak, eta haren aginduz ezarri zuten hilobiaren gainean hilarri bat, idazkun honekin: «Aqui jaz Luis de Camões, Principe dos Poetas de seu tempo. Viveu pobre e miseravelmente, e assi morreu»».

[[Erromantizismo]]aren garaian, poeta madarikatu, jeinudun eta ez ulertuaren irudia ezarri zitzaion Camõesi: erantzunik gabeko amodioz jositako bizitza gorabeheratsua, miserablea eta dohakabea egotzi zioten. Baina irudi erromantiko hori alde bat utzita, beste bat ateratzen da, askoz aberatsagoa eta konplexuagoa, haren bizitza pertsonaletik eta idatzita utzi zuen obratik. Hasteko, kultura zabalaren jabe zen: Erdi Aroko kultur tradizioa bezainbat ezagutzen zituen Pizkundeko filosofia, zientzia eta literatura berrikuntzak. Baina hezkuntza ez ezik, bizitzako esperientzia ere aberatsa zuen: kortesano, Lisboako herri giroa ezagutzen zuen hiritar, Ceutan soldadu, Indiara bideko bidaiari, abenturazale, kolonietako burokrata, eta bere gailentasun moralaz eta artistikoaz konbentziturik eta harro zegoen idazle. Horiexek izan ziren, hain zuzen ere, Camõesen obraren hiru zutabeak: ikasketak, esperientzia eta jeinu sortzailea. Bera bizi zela, ''Os Lusíadas'' olerki epikoa eta beste zenbait poema baizik ez zen argitaratu. Hil eta gero argitaratu ziren haren poesia lirikoa, antzezlanak eta eskutitzak.

== Idazlanak ==
{| class="toccolours" style="float: right; margin-left: 1em; margin-right: 2em; font-size: 85%; background:#c6dbf7; color:black; width:20em; max-width: 40%;" cellspacing="5"
| style="text-align: left;" | '''''Verdes são os campos '''''

Berdeak dira zelaiak,

limoi kolorekoak:

65 ⟶ 62 lerroa:
nire bihotzaren begien

graziak dira.

| style="text-align: left;" |

[[Erromantizismo]]aren garaian, poeta madarikatu, jeinudun eta ez ulertuaren irudia ezarri zitzaion Camõesi: erantzunik gabeko amodioz jositako bizitza gorabeheratsua, miserablea eta dohakabea egotzi zioten. Baina irudi erromantiko hori alde bat utzita, beste bat ateratzen da, askoz aberatsagoa eta konplexuagoa, haren bizitza pertsonaletik eta idatzita utzi zuen obratik. Hasteko, kultura zabalaren jabe zen: Erdi Aroko kultur tradizioa bezainbat ezagutzen zituen Pizkundeko filosofia, zientzia eta literatura berrikuntzak. Baina hezkuntza ez ezik, bizitzako esperientzia ere aberatsa zuen: kortesano, Lisboako herri giroa ezagutzen zuen hiritar, Ceutan soldadu, Indiara bideko bidaiari, abenturazale, kolonietako burokrata, eta bere gailentasun moralaz eta artistikoaz konbentziturik eta harro zegoen idazle. Horiexek izan ziren, hain zuzen ere, Camõesen obraren hiru zutabeak: ikasketak, esperientzia eta jeinu sortzailea. Bera bizi zela, ''Os Lusíadas'' olerki epikoa eta beste zenbait poema baizik ez zen argitaratu. Hil eta gero argitaratu ziren haren poesia lirikoa, antzezlanak eta eskutitzak.

== Idazlanak ==
''[[Os Lusíadas]]'' ([[1572]], «Lusoren ondorengoak» edo «Portugaldarrak») [[epika|poema epiko]] handiak, [[Afrika]], [[India]] eta [[Ekialde Urruna|Ekialde Urruneko]] lurraldeetan barrena ibili zenean bizi izandako gertakizunak ekarri zituen gogora. Hamar kantuk osatzen duten epopeia horretan, Portugalen historia eta [[Vasco da Gama]]ren aurkikuntzak eman zituen ezagutzera<ref name="WDL">{{cite web |url = http://www.wdl.org/en/item/11198/ |izenburua= The Lusiads |website = [[World Digital Library]] |date = 1800-1882 |sartze-data = 2013-09-01 }}</ref>. Errenazimentu garaiko [[italia]]r moldeei jarraituz moldatua da; obra hori Portugalgo poema nazional bihurtu zen.

74 ⟶ 72 lerroa:

Rimas olerki liburuan denetik baldin badago ere -italiar estiloko ''canções'' deituak, [[elegia]]k, [[Virgilio]]renen tankerako [[egloga]]k, lirika galego-portugesaren tradizioan kokatzen diren olerkiak-, Camõesen konposizio lortuenak, segur aski, sonetoak izan ziren. Izan ere, [[Petrarca]]k Europa osoan izan zituen jarraitzaile hoberenetakoa izan zen, baina, horrekin batera, portugaldarraren sentiberatasunari egotzi behar zaizkion lorpenak erdietsi zituen. Hala, Camõesen maitasun sentimendua ez da agortzen Petrarcaren jarraitzaile gehienen neoplatonismo hutsalean; aldiz, gardentasuna eta zintzotasuna ezaugarri dituen olerkigintza da harena. Horren adibidea da ''Alma minha gentil, que te partiste'' soneto ospetsua:

{| border="0" width="70%"

116 ⟶ 113 lerroa:

Luís de Camões, ''Rimas'' (1595), XIII. sonetoa

{| class="toccolours" style="float: right; margin-left: 1em; margin-right: 2em; font-size: 85%; background:#c6dbf7; color:black; width:25em; max-width: 40%;" cellspacing="5"
| style="text-align: left;" | '''''Amor é fogo que arde sem se ver'''''

Ikusi gabe kiskaltzen den sua da Maitasuna;

min ematen duen eta sentitzen ez den zauria;

bozkario goibel bat da;

minik eman gabe sumintzen duen oinazea.

Areago da ez nahi izatea, ongi nahi izatea baino;

bakarrik ibiltzea da jende artean;

bozkarioaz inoiz ez asetzea;

irabazten saiatzea, galtzen den artean.

Preso egon nahi izatea da, borondatez;

garaileak zerbitzatzen duena zerbitzatzea;

hiltzen gaituenarekin leial izatea da.

Baina nolaz sor dezake haren babesak

erakarmena gizakien bihotzetan,

hain badin bada bere buruaren aurkako?