Alexandro II.a Errusiakoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
No edit summary
31. lerroa:
| oharrak =
}}
'''Alexandro II.a''' ([[errusiera]]z: Александр II Николаевич, ''Aleksandr II Nikolaevitx'') ([[Mosku]], [[1818]]ko [[apirilaren 29]]a<ref name=jeb/> - [[San Petersburgo]], [[1881]]eko [[martxoaren 13]]a<ref name=jec/>), [[1855]]-[[1881]] bitartean [[Errusia]]ko [[enperadore]]a izan zen.
 
[[Nikolas I.a]]ren semea zen, eta [[Vasili Zhukovski]] poeta liberalaren ardurapean hazi zen. [[Krimeako Gerra|Krimeako gerra]] galdu ondoko urteetan ([[Parisko Ituna]], 1856), Alexandro II.ak, mendebaldeko herrien aldean Errusiak bizi zuen atzerapenaz oharturik, garrantzizko erreformak eragin zituen: basailuak askatu, 1861; administrazioaren erreforma, 1864; hezkuntza publikoaren erreforma; azkenik, [[burdinbide]]-sarearen garapenaz bultzada handia eman zion ekonomiari.
 
[[1863]]. urtean bat egin zuen [[Alemania]]rekin, [[abertzaletasun|abertzale]] [[polonia]]rren altxamendua zapaltzeko. [[Turkia]]ren aurkako gerran abiatu zelarik (1877-78), [[Otto von Bismarck|Bismarckek]] laguntza ukatu eta atzera egin zien Alexandro II.ak [[Europa]]ri buruz zituen asmoei ([[San Stefanoko Ituna]]). Bitartean, [[Kaukasia|Kaukasoko]] konkista amaitu (1859) eta [[Erdialdeko Asia]]n barneratu zen ([[Taxkent|Tashkent]], 1865; [[Bukhara]] eta [[Samarkanda]], 1868). Errusia barnean, bestalde, politika absolutistaren aurka altxatu zen mugimendu herrikoi batherri-mugimendua ([[Narodnaia Volia]] 1870) garatu zen. Mugimendu horretako [[nihilista]]-talde batek hil zuen bonba batez.
 
== Erreferentziak ==