Mozarabiar: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
9. lerroa:
== Mozarabiar martiriak ==
 
≪(...) Perfecto izeneko apaiz batek kristautasuna zabaltzen zuen eta uko egiten zion jendaurrean [[Mahoma]]ri. Horregatik, heriotza-zigorra jaso zuen. Perfecto [[apaiz]]ari zigorra ezartzera zihoazenean (850eko apirilaren 18an), hark iragarri zuen urtebete igaro aurretik hil egingo zela Nasar txanbelana. [[Profezia]] bete egin zen, eta mozarabiarrek pentsatu zuten [[Jaungoiko]]ak onartu egin zuela Perfectoren portaera. Hori dela eta, Mahoma iraintzen hasi ziren jendaurrean, Gobernadore musulmanek berehala hil zituzten biraogile horiek. Hala, [[martiri]] bihurtu ziren Juan [[merkatari]]a, Paulo [[diakonoadiakono]]a, Sancho [[gudari]]a eta beste hainbat.
 
Bi alderdiek oso jarrera argia izan zuten hasiera-hasieratik: mozarabiarren iritziz, Naserren heriotzak agerian utzi zuen Jainkoa Perfectoren portaerarekin bat zetorrela; eta agintari musulmanek [[Korananen aginduak bete zituzten, eta horregatik, bortizki hil zituzten jendaurrean eta eskandaluz Mahomaren eta haren erlijioaren aurka [[birao]] egin zuten guztiak.