Kuba: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
67. lerroa:
XIX. mendearen bukaeran Espainiarekiko harremanak gaiztotu ziren (erreforma ekonomiko-sozialek huts egin zuten eta zergak jaso ziren) eta matxinada batzuen ondoren, 1868an hasi zen independentziaren lehen gerra ([[Hamar Urteko Gerra]]) [[Carlos Manuel de Céspedes]]en gidaritzapean. Bake hitzarmen batekin eman zitzaion amaia gerrari, baina kubatar batzuek ez zituzten eskainitako baldintzak onartu eta borrokan jarraitu zuten. Estatu Batuetan erbesteratua zegoen [[José Martí]] idazle eta politikariaren gidaritzapean, askapen mugimendua antolatzen hasi zen [[1892]]an, Kubako Alderdi Iraultzailea sortu zen, eta [[1895]]ean [[Kubako Independentzia Gerra|independentziarako bigarren gerra]] piztu zen.
 
[[1898]]ko otsailean, leherketa baten ondorioz, [[Habana]]ko portuan zegoen Estatu Batuetako ''USS Maine'' gerra -ontzia hondoratu zenez, apirilaren 25ean [[Espainia-Estatu Batuak Gerra|Estatu Batuek gerra deklaratu zioten Espainiari]]. Estatu Batuetako gudarosteak erraz menderatu zuen Espainiakoa eta Parisko itunean (abenduaren 10) Espainiak Kuba, [[Puerto Rico]], [[Guam]] eta [[Filipinak]] utzi behar izan zizkien Estatu Batuei.
 
Estatu Batuak Kuban egon ziren denboran ([[1989]]ko apirilaren 1etik [[1902]]ko maiatzaren 20 arte) beren hezkuntza, ekonomia eta kultura ezartzen ahalegindu ziren. 1901ean konstituzio errepublikarra onartu zen, nazioarteko hitzarmenak, ekonomia eta barne arazoak Estatu Batuen mende zeuden arren. Horrezaz gainera, ontzi -base bana ezarri zuten, bata Bahia Hondan ([[1913]]an itzulia) eta bestea, [[Guantanamoko Badia Basea|Guantanamon]].
 
=== Kubako errepublika ===
92. lerroa:
[[1989]]an, Sobietar Batasunean aldaketa politikoak abian jarri zirenean, Kubak ez zion bide berari jarraitu, eta are bakartuago gelditu zen. Azkenik, [[Sobietar Batasunaren desegitea|Sobietar Batasuna gainbehera]] etorri zenean haren laguntza galdu zuelarik, arazo ekonomiko larriek itota gelditu zen. Bestalde, 1961ean Estatu Batuek ezarri zioten blokeoa are gehiago indartu zen ondorengo urteetan, eta arazo larriak sortu ziren hari aurre egiteko. [[1992]]an [[Nazio Batuen Erakundea|NBEk]] bahimendua bertan behera geldi zedin eskatu zien Estatu Batuei, baina egoerak bere horretan jarraitu zuen eta emigrazio mugimendu handiak gertatu ziren, Kubatik Estatu Batuetara bereziki. [[1994]]an Kubatik ihes egiten ahalegindu ziren oldeak ikusirik, Kubako gobernuak eragozpenik ez zuela jarriko iragarri zuen, baina Estatu Batuek ezin zuten onartu halako emigrante multzo handia eta mugak itxi zituzten. Azkenean bi herrialdeen artean hitzarmen bat sinatu behar izan zuten emigranteen arazoari irtenbidea emateko. [[1996]]an Estatu Batuek [[Helms–Burton legea]] eman zuten, Kubako erregimenaren kaltetan, nahiz eta [[Europar Batasuna]] lege haren kontra agertu zen.
 
[[1998]]an, nazio biltzarreko buru hautatu zuten berriro ere Fidel Castro, hurrengo bost urteetarakourterako. Urte hartan bertan, [[Joan Paulo II.a]] aita santuak bisitaldia egin zuen Kubara, eta gobernuak zenbait [[preso politiko]] askatu zituen; Estatu Batuek Kubaren kontrako neurriak malgutu zituztelarik, bi herrialdeen arteko harremanak hobera egin zuen, nahiz eta tarteka istiluak sortzen diren. Bestalde, [[XXI. mendea|XXI. mende]] ahasieran Kubak harreman estuak zituen hainbat herrialderekin, [[Txinako Herri Errepublika|Txina]], [[Errusia]], Mexiko, [[Venezuela]], [[Argentina]], [[Bolivia]] eta Espainiarekin, besteak beste.
 
[[2006]]an, Fidel Castrok bere anaia eta orduraordu arte lehendakariorde izandako [[Raúl Castro|Raul Castroren]] anaiaren esku utzi zuen agintaritza, behin-behinean, osasun arazoak zirela medio. [[2008]]an legebiltzarrak lehendakari hautatu zuen Raul, Fidelek behin betiko kargua utzi ondoren.
 
[[2014]]ko [[abuztuaren 28]]an, Kubako Gobernuak eta [[Europar Batasuna]]k «aurrerapen handiak» lortu zituzten elkarlanari buruzko bigarren bilera sortan, eta prozesuarekin jarraitzeko asmoa adierazi zuten. [[Merkataritza]]ri eta [[finantzaketa]]ri buruz hitz egin zuten batez ere<ref>[http://www.berria.eus/paperekoa/5001808/013/003/2014-08-29/konstruktiboa_izan_da_kubaren_eta_ebren_arteko_bilera.htm ''««Konstruktiboa» izan da Kubaren eta EBren arteko bilera»''], ''Berria'', 2014-08-29</ref>.
107. lerroa:
 
[[Fitxategi:SantiagoPeople_01.JPG|thumb|left|250px|<small>Santiago de Cubako [[zigarreta|zigarrogilea]]</small>]]
1993an ekonomia liberalizatzeko lehenengo neurri bereziak hartu behar izan zituen estatuak, kontsumorako ondasunak eta zerbitzuak ugaritzeko, elikagaien murrizketak alde batera utzi ahal izateko etab.; ordu arte oinarri marxista izan zuen ekonomia apur bat malgutu eta enpresa pribatuei ehun bat ekonomia jardueretan parte hartzeko baimena eman zitzaien. [[1994]]an nekazaritza eraberritzen eta liberalizatzen hasi zen, kubatarrei kanpoko [[dibisa]]k edukitzea onartu zitzaien (ordu arte legez kanpo zegoen), eta pesoaren eta [[estatubatuar dolar|dolarraren]] arteko trukea arautu zen. Horrekin batera, atzerriko inbertsioak onartu ziren, 1995etik aurrera, jarduera guztietan, osasunean, defentsan eta hezkuntzan izan ezik. [[1996]]an Estatu Batuek [[Helms–Burton legea]] eman zuten, ordea, zeinaren arabera hirugarren herrialdeen bitartekaritzaz Kubarekin harremanak dituzten enpresak zigortzen baitzituen. Era berean, [[Munduko Bankua]]ren eta [[Nazioarteko Diru Funtsa]]ren laguntza galarazi zion lege horrek Kubari. Dena dela, zenbait enpresa atzerritarrek Estatu Batuen presioari aurre egiteko hainbat trikimailu erabiliz inbertsioak egiten jarraitu zuten. Horrela, barne produktuaren gainbehera eten egin zen eta [[1997]]. eta [[1998]]. urteetan hazkundea mantsotu egin zen arren, hazten hasi zen Kubako ekonomia, [[turismo]]aren hazkunde etengabeari esker nagusiki. [[2007]]an % 7,5 hazi zen, aurreikuspena baino gutxiago, baina [[Latinoamerika]]ko gainerako herrialdeena baino askoz ere gehiago. [[2012]]an % 3,1 hazi zen<ref name="cia"></ref>.
 
[[Nekazaritza]] garrantzi handiko ekonomia jarduera da Kuban, [[azukre-kanabera|azukre kanaberaren]] lanketa batez ere. Munduko azukre kanabera esportatzaile handiena da eta hirugarren ekoizlea, [[Brasil]]en eta [[India]]ren ondotik. Nekazaritzako bigarren gai nagusiak [[tabako]]a eta [[garrazki|zitrikoak]] dira; garrantzi handiko esportazio gaia da tabakoa. [[Kafe]]a, [[arroz]]a eta [[barazki]]ak ere lantzen dira, baina hiru gai horiek baitira nagusiak, Kubako ekonomia oso mugatuta dago, gai horien uztaren eta prezioaren mende.