Espainiako historia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
18. lerroa:
[[Fitxategi:Hispania 1a division provincial.PNG|thumb|200px|Erromatarren lehen probintzia banaketa]]
Hispania [[Antzinako Erroma|antzinako erromatarrek]] [[Iberiar penintsula]]ri eman zioten izena da. [[Bigarren Gerra Punikoa]]rekin hasita, [[K. a. 218]]. urtean, Erroma piskanaka nagusi egin zen penintsulan hurrengo bi mendeetan zehar{{lur erref}}. Bertan bi probintzia sortu zituzten [[Erromatar Errepublika|Errepublika]] garaian, [[Hispania Ziterior|Hispania Citerior]] eta [[Hispania Ulterior]]. [[Zesar Augusto]]k Hispania Ulterior bitan banandu zen [[Betika]] eta [[Lusitania]], eta Hispania Citeriorri beste izen bat eman zioten, [[Hispania Tarraconensis]]. Geroago, probintzia honen mendebaldea bereiztu zen, [[Gallaecia]] izenarekin. [[Diokleziano]]k Tarraconensis berriro banandu zuen, [[Carthaginensis]] probintzia sortuz. Probintzia horiek guztiek [[Mauretania Tingitana]]rekin batera, ''diocesis Hispaniarum'' osatzen zuten, [[Galia]]ko prefekturapean.
 
== Hispania Bisigodoa ==
[[Honorio]] mendebaldeko erromatar enperadorearen garaian, [[bisigodo]]ak [[Galia]] (412) eta [[Hispania]] (415) aldera eraman zituen [[Ataulfo]] buruzagiak, eta azken horretan [[suebo]]ak, [[alano]]ak eta [[bandalo]]ak uxatu zituzten sartaldera eta [[Iparraldeko Afrika|Ipar Afrika]] aldera. Erromatar Inperioaren babesarekin, bisigodoak Galia eta Hispania bitartean egokitu ziren, egungo [[Proventza]] eta [[Katalunia]]n nagusiki, baina porrota izan zuten [[Akitania]]z eta Euskal Herriaz jabetzen saiatu zirenean.
 
[[Frankoak|Frankoen]] errege [[Klovis I.a|Klovisek]] menderatu zituen [[Vouilléko gudua]]n (507). Orduan, iparralderako zerabiltzaten asmo guztiak utzi, eta [[Septimania]] nahiz [[Katalunia]]ri eutsiz, [[Hispania]] barnera jo zuten, eta hiriburua [[Bartzelona]]tik [[Mérida|Meridara]] eraman zuten.
 
[[Justiniano I.a]]ren garaian, [[bizantziar Inperioa|bizantziarren]] erasoari ezin aurre eginik, [[Atanagildo]] errege bisigodoak [[Andaluzia]] eman zien bizantziarrei (554), eta hiriburua [[Toledo]]n jarri zuen (555).
 
[[Fitxategi:Fíbula aquiliforme (M.A.N. Madrid) 01.jpg|thumb|Arrano-itxurako [[Fibula (arropa)|fibula]], bisigodoek egina.]]
 
[[Euskaldun]]entzat lehen zailtasun handiak [[Arrio]]ren aldeko azken errege [[Leovigildo]]rekin etorri ziren, 574. eta 581. urte bitartean [[Antzinako Erroma|erromatarren garaiko]] Hispania osoa bere mendean hartu nahi baitzuen. [[Galizia]]n babesturiko sueboak garaitu zituen 585. urtean, eta bizantziarrak egotzi zituen Andaluziatik. 589an [[Rekaredo I.a|Rekaredo]] haren seme eta oinordeko zena [[katolizismo]]ra aldatu zen, eta era horretan amaiera eman zien erlijio-gatazkei.
 
[[Rezesvinto|Rezeswinto]] erregearen garaian (653-672), godoen eta hispano-erromatarren arteko legezko batasuna gauzatu zen, eta handik aurrera errege godo guztiak [[euskaldun]]en aurka borrokatu ziren. [[Pirinioak|Pirinioez]] haraindiko euskaldunei esker, bisigodoek ez zuten behin ere euskaldunak beren mende edukitzea lortu, dirudienez.
 
=== Musumanen konkista ===
711. urtean, Tarikek zuzenduta, berbereen armaak Gibraltarko itsasartea igaro zuen, oinordetza-arazoengandik bisigodoen artean sortutako gerra zibiliean esku hartzeko. Beraz, VIII. mendearen hasieran [[musulman]]ak Espainia hegoaldean sartu ziren; musulmanei aurre egin ezinik, [[Errodrigo|Rodrigo]] erregeak [[Guadaleteko gudua]] galdu zuen (711), eta urte bereko urrian [[Tarik ibn Ziyad]] arabiar buruzagia Toledon sartu zen jaun eta jabe. Lau urte geroago, arabiarrek [[Zaragoza]] hartu zuten, eta hala galdu zen betiko Hispaniako erresuma bisigodoa.
 
Musulmen garaipena urte gutxitan eman zen. Guadaleteko gudua eta gero, zenbait kannpaina militar egin zituen Tarikek penintsulako hegoaldean. Bertan ez zuen aurkari askorik aurkitu. Hori ikusita, Tarikek pentsatu zuen erraz konkistatuko zuela penintsula, et [[Afrika]]ko iparraldetik iritsitako errefortsuak erabiliz -arabiar gudariz osatutako errefortsuak-, armada handiago sortu zuen; Tarikek berak zuzendu zuen, Afrikako iparraldeko arabiar gobernadorearekin -[[Musa]]rekin- batera.
 
Armada hori [[Toledo]]ra joan zen, monarkia bisigodoaren [[hiriburu]]ra, eta erraz konkistatu zuen hiria, ez baitzioten gogor aurre egin. Handik [[Zaragoza]]ra joan zen eta aurkari gutxi aurkitu zuen bidean. Hori 711. urtetik 716. urtera, musulmanek penintsula osoa menderatu zuten, Bizkaiko golkoko eremua eta Pirinioetako mendebaldea izan ezik.
 
Gudari musulmanek ez zituzten lurralde osoko eremu guztiak okupatu, oso tropa gutxi baitzituzten hori egiteko, baizik eta hiri nagusiak eta gune estrategikoak kontrolatu zituzten, eta hiri eta gune horietan ezarri zituzten tropak.
 
Arrazoi asko egon izan zuten zerikusia musulmanen konkista azkarrean. Hainbat eskualde gobernatzen zituzten [[aristokrata]] bisigodoek -Teodomiro (penintsulako hego-ekialdea), Casius (Zaragoza) eta abar -ituna egin zuten musulmanekin, eta haien agintepean jarri eta zergak ordaintzen hasi ziren, jauntasuna ez galtzeko eta lehenengo [[erlijio]]ari eusteko. Gauza bera egin zuten juduek. Horrez gain, herritar batzuek ez zuten atsegin monarkia bisigodoa, eta inbaditzaile musulmanen alde egin zuten.
 
=== Teodomiroren gutuna ===
 
Aristokrata nagusi honek, itun honekin, musulmanen eskuetan utzi zituen momentu horretararte bisigoenak ziren lurralde zabalak.
 
≪Jainko errukior eta bihozberaren izenean. Abd-al-Aziz ben Musak Teodomiro ben Cobduxi egindako idatzia.
 
[[Allahren nagusitasuna onartzen duela eta haren profetari men egiten diola kapitulatzen du, baldin eta inork ez baditu menderatzen ezta bera, ez bere senideak; inork ez dio kenduko bere jauntasuna; inork ezingo ditu hil, gatibu hartu, ez eta seme-alabengandik banandu ere; inork ez ditu behartuko erlijioz aldatzera, eta inork ez ditu erreko haien elizak; ez zaio jauntasuna kenduko, baldin eta zintzo eta leial jokatzen badu eta berarekin hitzartutakoa betetzen badu. Bere [[kapitulazio]]a zazpi hiri hauetara zabalduko da: [[Orihuela]], [[Valéntila]], [[Alacant]], [[Mula]], [[Begastro]], [[Eyyo]] eta [[Lorca]]. Hitz ematen du ez diela babesik emango ez [[desertore]]ei, ez etsaiei; ez dituela beldurtuko gure babespean bizi direnak, eta ez dituela ezkutatuko etsaiei buruzko berriak. Berak eta senideek [[dinar]] bat, lau [[modio]] gari, lau modio [[garagar]], lau pegar [[muztio]] egosi, lau pegar [[ozpin]], bi pegar [[olio]] ordainduko dituzte urtean. Baina [[mirabe]]ek erdia baino ez dute ordainduko.≫
 
713ko apirilaren 5a
 
== Iberia musulmana ==