Dopin: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
20. lerroa:
Dopinaren praktikari buruz hainbat datu historiko daude. Lehenengoko erreferentzia Txinako enperadore baten koadro batek ematen digu, koadro horretan enperadorea ikus dezakegu ''[[Ephedra]]'' zati batekin ahoan mastekatzen.
 
Iparraldeko mitologiak kontatzen du nola ''[[Berseker]]''rek bere indarra gudetan handitzen zuten [[bufotenina]]ren bidez, ''[[amanita muscaria]]'' perretxikotik ateratakoa. Kronista grekoek kontatzen dute nola Olinpiadetan parte hartzen zuten iraupen-lasterkariek eta gudariek landareen estraktuak hartzen zituzten eta [[bare (anatomia)|barea]] kentzen zuten errendimendua hobetzeko. Amerikara espainolak heldu baino lehen inkek coca hostoak mastekatzen zituzten errituetan, lanetan eta gudetan. 1805etik aurrera [[kafeina]] erabili egin da igeriketan, atletismoan eta txirrindularitzan. Eta hemen dopinaren ondorioz hil zen lehena dugu, Linton txirrindulari frantsesa [[estupefaziente]]ak hartzearen ondorioz hil egin zena 1866. urtean [[Paris-Bordele]] lehiaketan.
 
Jarraitzen diote futbola eta boxeoa, eta 1950. urtean dopinaren kasuak oso azkar handitzen dira. Horregatik hirurogei hamarkadan federazio eta asoziazioek dopinaren aurkako kontrolak jartzen dituzte.