Antonio Peña Goñi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Hpholke (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
'''Antonio Peña Goñi''' ([[Donostia]], [[Gipuzkoa]], [[1846]]ko [[azaroaren 2]]a - [[Madril]], [[Espainia]], [[1896]]) musikagilea eta kritikaria izan zen. Jaioterrian eta [[Paris]]en egin zituen musikako ikasketak. Madrilen hartu zuen bizilekua eta hainbat aldizkaritan eman zituen argitara musikari buruzko kritikak. Artikulu horiek ''Impresiones musicales'', ''Impresiones y recuerdos'', ''Gounod'', ''Lohengrin en Madrid'', ''La obra maestra de Verdi «Aida»'' eta ''Arte y patriotismo: Gayarre y Massini'' lanetan plazaratu zituen. Harena da, halaber, ''La ópera española y la música dramática en España en el siglo XIX''. Euskal kutsuko lanak ere ondu zituen: ''Vasconia'' (fantasia) eta ''Viva Hernani ''(zortzikoa).
 
Donostiako Udalak, [[Gros]] auzoan, kale bati ''Peña y Goñi kalea'' izena jarri dio, haren oroimenez.<ref>[http://zerbitzuak.donostia.org/callejero/default.htm?lang=eu Donostiako kale izendegia], Donostiako Udalaren webgunea.</ref>