Fikziozko pertsonaia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gorkaazk (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Gorkaazk (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
'''Fikziozko pertsonaia''', [[fikzio]]zko lan batean agertzen den edozein pertsonaia da. Zehatzago, lan horren unibertsoaren barnean existitzen dela irudikatzen den pertsona edo jendea da. Pertsonez gain, [[bizi estralurtar|estralurtarrak]], [[munstro]]ak, [[animalia]]k, [[jainko]]ak edo bizirik gabeko [[objektu]]ak izan daitezke. Pertsonaia hauek, ia beti, fikziozko lanen protagonista dira, bereziki eleberri eta antzezlanetan. Izan ere, zaila egiten da pertsonaiarik gabeko eleberri bat irudikatzea, ezaugarri hori duen lanik egiten saiatu den arren, (([[James Joyce]]n ''Finnegans Wake'' lana, adibidez). Olerkaritzan, beti dago pertsonaren bat presente, baina, oro har, irudizko [[narratzailekontatzaile]] edo entzule bezala.
 
Kritikoek, "pertsonaia borobil" eta "pertsonaia lau"en artean bereizten dituzte. Lehenak, nortasun ezaugarri ugari izaten ditu, eta konplexuak izaten ohi dira, benetakoago eta sinesgarriagoak. Pertsonaia linealek, berriz, nortasun ezaugarri gutxi batzuk baino ez dituzte izaten, eta sinpleagoak eta sinesgarritasun gutxiagokoak izaten ohi dira. Eleberri bateko protagonista (batzuetan heroia), oro har, pertsonaia zirkular bat izaten da, eta, inguruan dituen bigarren mailako pertsonaiak, linealak. [[Haizeak eraman zuena]] filmeko Scarlett O'Hara pertsona, adibidez, pertsonaia zirkular baten adibide on bat da, Prissy zerbitzaria, lineala izango litzatekeen bitartean. Berdin, zenbait pertsonaia antagonista (protagonistekin tupust egiten dutenak, batzuetan bilau ere deituak), pertsonaia zirkularrak dira. Pertsona antagonista zirkular baten adibide ona, Rhett Butler da.
 
Dramaren historian zehar, [[estereotipo]] bihurtutako zenbait pertsonaia garatu dira: nekazari inuzentea, iruzurgilea eta zitadinoa diraabar.
 
Zenbait antzezlanetan, eskenaratze eta filmetan (animaziozkoetan izan ezik), fikziozko pertsonaiak, aktore, dantzari eta abeslariek protagonizatzen dituzte. Animazio eta [[txotxongilo]]etarako, ahotsezko aktoreak daude, ahotsak, ordenagailu bidez ere sor daitezkeen arren.
 
==Pertsonaia motak==
*Pertsonaiak sailka daitezke kontatzen den narrazioan daukaten
===Garrantziaren arabera===
:*'''Nagusiak'''. Narrazio batean gehien aipatzen diren pertsonaiak, pertsonaia nagusiak dira.
:::* '''[[Protagonista]]'''. Ekintza nagusietan parte hartzaile nagusiena den pertsonaia.
:::::*'''[[Heroi]]'''a. Protagonistak aparteko ezaugarri positiboak ditu. Esate baterako, [[Sherlock Holmes]].
:::::*'''[[Antiheroi]]'''a. Protagonistak ez ditu aparteko ezaugarri positiboak. Adibidez, [[On Kixote Mantxako]]a.
:::::* '''[[Laguntzaile]]'''a. Protagonistaren ondoan dabilen pertsonaia nagusia. Adibidez [[Watson Doktorea]] eta [[Santxo Pantza]].
:::* '''[[Antagonista]]'''. Protagonista nagusiaren kontrako ekintzak burutzen dituen pertsonaia nagusia. (Esate baterako, "[[Txanogorritxo]]" ipuinean, [[otso]]a da antagonista).
:*'''Bigarren mailako'''ak. Narrazio batean gutxitan aipatzen diren pertsonaiak, bigarren mailako pertsonaiak direla esaten da. ("[[Txanogorritxo]]" ipuinaren adibideari jarraiki, protagonistaren ama eta amona, bigarren mailako pertsonaiak dira).
 
 
 
*Pertsonaiak sailka daitezke kontatzen den narrazioan daukaten
===Nortasunaren arabera===
:*'''[[Pertsonaia lau]]'''ak edo '''[[estereotipo]]''' edo '''[[Arketipo|pertsonaia arketipiko]]'''ak. Nortasun sinple eta egonkorrekoak dira. Azpigenero bereko antzeko narrazioetan agertzen diren antzeko pertsonaiak izanik, irakurleak azkar jakingo du nolako psikologia duten pertsonaia hauek.
Horrelako pertsonaiak ''onak'' direnean, [[heroi]] edo [[superheroi]] izaten dira. Bertute guztien jabe, beti ausart, beti trebe jokatuko dute. Normalean [[protagonista]]k izaten dira.
Horrelako pertsonaiak ''gaiztoak'' direnean, berekoiak eta ankerrak izaten dira. Normalean [[antagonista]]k izaten dira.
:*'''[[Pertsonaia biribil]]'''ak. Aurrekoak baino sinesgarriago, errealismotik gertuago agertu ohi dira. Ez dira bertute guztien jabe eta doilorkeriaren bat egiteko kapaz izan daitezke. Gainera beraiengan bilakaera bat antzeman daiteke. Nortasun konplexukoak izan daitezke. Narrazioan, pertsonaiaren psikologiaren alde ilunak ere ager daitezke. Pertsonaiengan inkoherentziak ere antzeman daitezke.
 
 
 
 
{{commonskat}}