Sudan: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
67. lerroa:
=== Sudango errepublika ===
{{sakontzeko|Iran-Sudan harremanak}}
Harrezkero, baina, herrialdearen arazo nagusia erdialdean eta iparraldean bizi diren musulmanen eta hegoaldeko sudandar kristau eta animisten arteko arraza eta erlijio gatazka da, gerra zibil luze bati bide eman diona. Bestalde, musulmanen beren artean, ''mahd'' eta ''jatmi'' sekten arteko aurkakotasuna politikara hedatu da, eta Sudango errepublikak, batetik, gobernu parlamentario gauzaezak bezain laburrak (1956-58, 1965-69, 1985-89) eta, bestetik, estatu kolpeen bidez aginpidea iritsitako militarren mendeko gobernuak izan ditu. 1969an, bada, [[Jaffar al-Numeiry]] jeneralak hartu zuen aginpidea. Numeiry-k, [[Gamal Abdel Nasser|Nasser]] Egiptoko lehendakariaren jarraitzaile izanak, ezkerreko politika bideratu nahi izan zuen, eta [[Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|SESBen]] laguntza bilatu zuen sudandar komunisten kontrako esetsaldia bideratzen zuen. [[Libia]]ko lehendakari [[Muammar al Kadafi|Kadafiren]] aurka eta [[Sadat]] egiptoarraren alde egin zuen. [[1983]]an [[Korana]]ren legea ''([[xaria|sharia]])'' ezarri zuen indarrean zegoen kode penalaren ordez. Hegoaldeko biztanleriaren kalterako zen erabaki horren ondorioz, hegoaldearen banakuntza aldarrikatzen duen ''Sudanen Askapenaren aldeko Herri Gudarostea'' (SAHG) sortu zen, Kenia eta Etiopiaren laguntzarekin. J. Garang gidari zuen SAHG-ren ekintzei eta eskakizunei aurre egin nahian (''sharia'' baliogabetzea eta hegoaldeko eskualdeei autonomia zabala ematea ziren haren eskakizunak), 1989an, militarrez osatutako eta islamaren hastapenei jarraitzen zien Nazioaren Salbazioaren aldeko Batzorde Iraultzaile batek hartu zuen aginpidea. Erakunde, alderdi politiko eta sindikatu guztiak baztertu ziren, eta lehendakariak, [[Omar Hassan Ahmed al Bashir]] jeneralak, estatuaren eta gobernuaren buruzagitza hartu zuen. Bashir aginpidera iritsi eta hamar hilabetera, gudarostea estatu kolpe bat egiten saiatu zen, baina ez zuen lortu.
=== Darfurko gerra ===
114. lerroa:
* Bahr al-Ghazal ''(Lakuak, Ipar eta Mendebaldeko Bahr al Gazal, Warab)''
=== Hego
* 17.[[Mendebaldeko Bahr al Gazal]] (''Garb Bahr al Gazal'')
* 18.[[Ipar Bahr al Gazal]] (''Samal Bahr al Gazal'')
|