Sudan: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
75. lerroa:
=== Hego Sudanen banaketa ===
{{sakontzeko|Hego Sudan}}
[[2011]]ko uztailanuztailean [[Hego Sudan]] bereizi egin zen,: herrialdeahorren iaondorioz, biSudango zatizabalera berdinetanherenean banatuzmurriztu zen.
 
== Banaketa administratiboa ==
127. lerroa:
 
== Ekonomia ==
Bi estatutan banatu arte, Hegoaldeko gerra zibilak, batetik, eta erregimen aldaketek, bestetik, hondamendian utzi dute Sudango ekonomia. [[Nekazaritza]] eta [[abeltzaintza]] dira ekonomia jarduera nagusiak: langileen % 80 aritzen da sektore hoietan, eta [[Barne produktu gordin|BPGren]] % 40 eta esportazioen % 90 hartzen dute. Baina zura etxeetako erregai gisa erabiltzearen beharrak eta gehiegizko abere hazkuntzak lurraren higadura ekarri dute. Mende erdian basamortuak 100 km baino gehiago irabazi du hegoalderantz. Lurralde emankorrenak Nilo ibaiaren arroan daude. Kotoia, esportazio gai nagusia, [[Gezireh]] eskualdean lantzen da batez ere. Inguru horretako kotoi ekoizpena estatuak kontrolatzen du. Baina kotoi ekoizpena asko jaitsi da azken urteetan. Sudan, bestalde, garrantzizko kakahuete-ekoizle ekoizleagarrantzitsua da, baina esportazioak asko jaitsi dira (238.000 tona 1980an, 104.000 tona 1995ean). Sudandarren oinarrizko elikagaiak laboreak dira, sorgoa batez ere. Sudan da munduko [[arabi goma]]ren ekoizle handiena; ekoizten den gehiena Estatu Batuetara saltzen da. Azukre lantegi bat egiteko proiektu handi bat badago, [[Kenana]], Gezireh hego-mendebaldean; azukre plantazio horretan ekoizten dena, ordea, ez da bertakoen beharrak asetzeko nahikoa. Abere hazkuntzari dagokionez, Afrikako herrialde garrantzitsuenetakoa da Sudan: 21 miloi behi, 22 miloi ardi, 16 milioi ahuntz eta 3 miloi ganbelu inguru dago. Jongleiko ubidea egiteko proiektua bertan behera utzi behar izan zen, Sudan hegoaldeko borrokak zirela-eta. Mea baliabide nagusiak, beste batzuen artean, burdina, manganesoa, zinka, kobrea eta zilarra dira. Sudanen ez dago ia industriarik, ehungintzaren sektorean izan ezik. Itsaso Gorriaren ertzean turismo gune garrantzitsua eraiki zen, baina gehiegizko beroa dela-eta, turismo kopurua asko jaitsi da. Sudanek, Saudi Arabia, Britainia Handia, Estatu Batuak eta Europako beste herrialde batzuetatik, industria eta garraio gaiak, petroliotik eratorritako gaiak, manufakturak, elikagaiak, tabakoa, kimika gaiak eta sendagiak inportatzen ditu, eta Egipto, Italia, Errusia, Japonia, Thailandia, Errumania, Frantzia eta Alemaniari kotoia, arabi goma eta sesamo haziak saltzen dizkie. Garraiobideak txarrak dira. Nilo ibaia da garraiobide eta komunikabide nagusia. Beste herrialdeekiko merkataritza harreman gehienak Port Sudan-go portuaren bidez egiten dira.
 
== Ikus, gainera ==