Igor Sikorski: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
5. lerroa:
[[San Petersburgo]]ko Itsas Akademian eta Kieveko Teknologia Institutuan ikasi zuen. 1913an urrats handia egin zuen [[aeronautika]]ren historian, lau motorreko lehen hegazkina asmatu eta pilotatu baitzuen; hegazkin hura bonbak botatzeko erabili zuen Errusiako armadak [[Lehen Mundu Gerra]]n.
 
[[Errusiako Iraultza|1917ko Iraultza]] hastean, Sikorskik sorterritik alde egin zuen [[Frantzia]]ra, [[Ingalaterra]]ra eta, azkenik, [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu BatuBatuetara]]etara (1919). 1923an hegazkin-ingeniaritzako enpresa bat sortu zuen (''Sikorsky Aero Engineering Corporation''). 1929an Estatu Batuetako herritar egin zen. Urte hartan bertan ''United Aircraft Corporation'' konpainiarekin batu zuen bere enpresa.
 
1935ean Pan-Americaneko lehen clipperra (ozeanoarteko garraio-hegazkina) egin zuen. Gero, hegazkin handiak egin zituen, eta 1939an lehen [[helikoptero]] erabilgarria. Bereziki salbamendu lanetan eta, bigarren mailan, industrian eta garraioan erabiltzeko asmatua zen hegazkin mota hura, baina handik gutxira gerrarako erabili zen. Sikorski aeronautikaren historiako ingeniari handietakoa da.