Odol-hodi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
[[Fitxategi:Circulatory System en.svg|thumb|400px|Odol zirkulazioa giza gorputzean: bihotza, arteria sistema (gorriz) eta bena sistema (urdinez).]]
'''Odol-hodia''' gorputzean zehar odola eroaten duen hodia da. [[Ornodun]]en odol zirkulazioaren sistema hiru motatako odol-hodiez osatua da: [[arteria]]k, arteria sistemakoak; [[zain]]ak, zain sistemakoak; eta [[hodi kapilar|kapilarrak]]rak, mikrozirkulazioa ahalbidetzen dutenak. Hodi horiek guztiek, zeinek bere ezaugarri bereziak badituen arren, antzeko egitura dute: barneko tunika edo mintz bat, mintz eusle bat eta [[ehun konjuntibokonektibo|ehun konjuntiboa]]a euskarri dituen endotelio batez osatua; tarteko gihar gunea edo tarteko tunika, eta kanpoko tunika, ehun konjuntibozkoa. Arteria sisteman [[bihotz]]etik kapilarretarako zirkulazioa gertatzen da, hau da zirkulazio zentrifugoa; kapilarretan [[elikagaijanari|elikagaien]]en, [[oxigeno]]aren, [[karbono dioxido]]aren eta beste hondakin batzuen trukea egiten da. Zainek, berriz, odola kapilarretatik bihotzera eramaten dute berriro.
 
== Sarrera ==
Gorputzeko [[zelula]]k inguruneko gaien etengabeko trukeari esker bizi dira. Gai horietako asko difusioz ateratzen dira [[zelula mintz]]etik kanpora eta sartzen dira barnera, gas trukean, adibidez. Baina animalia askok, beren gorputz egiturari esker, [[Ehun (biologia)|ehunen]] bidez egiten dute zelula arteko trukea, eta gorputzeko pareten bidez zelulatik kanporanzko trukea. Hala ere, gorputz batzuek kanpotik oso urrun dituzte zelula asko eta horrek ia ezinezkoa egiten du zelularen eta kanpoaren arteko trukea. Arazo horri aurre egiteko, animaliek [[zirkulazio-aparatu|zirkulazio sistema]] eraginkorra behar dute, zelulek behar dituzten gaiak –batez ere [[oxigeno]]a eta [[elikagaijanari|elikagaiak]]ak– gorputzeko zelula guztietara irits daitezen, eta [[metabolismo]]an sorturiko hondakin gaiak –[[karbono dioxido]]a eta metabolitoak– zeluletatik kanpora atera daitezen. Zirkulazio sistema horretan [[hormona]]k eta [[immunitate-sistema|sistema immunologikoimmunologikoko]]ko zelulak ere badabiltza, eta tenperatura erregulatzen da.
 
Zirkulazio sistemaren osagaiak hauek dira: [[odol]]a, osaera konplexuko ehun likidoa; gihar-ponpa bat edo gehiago –[[bihotz]]ak–, isurkaria gorputzean zehar higitzeko presioa eragiten dutenak; eta diametro desberdineko zenbait odol-hodi, odola eramateko.
9. lerroa:
 
== Odol hodiak ==
Ornodunen zirkulazio sistemak hiru eratako hodiak ditu: [[arteria]]k, arteria sistema eratzen dutenak; [[zain]]ak, zain sistema osatzen dutenak, eta [[hodi kapilar|kapilarrak]]rak, mikrozirkulazioa ahalbidetzen dutenak. Hodi horien guztien egitura antzekoa da, zirkulazio sistema guztiak duenaren berdina:
* Barnealdean hodiek [[epitelio-zelula]] oso mehez osaturiko geruza bakarra dute, [[endotelio]] deitua. Geruza hori mintz eusle batek eta [[ehun konjuntibokonektibo|ehun konjuntiboak]]ak eutsia da. Egitura hauek osatzen duten multzoari barneko tunika esaten zaio.
* Erdian gihar-geruza bat dago, tarteko tunika deitua.
* Kanpoaldean ehun konjuntibozko geruza bat dute, kanpoko tunika.
33. lerroa:
=== Kapilarrak: mikrozirkulazioa ===
Mikrozirkulazio esaten zaio gas, elikagai, likido eta [[metabolismo]]aren hondakin trukean parte hartzen duen zirkulazio sistemaren parteari. [[KapilarHodi kapilar|Kapilarretan]]retan egiten da zirkulazio mota hau, kapilarren eta [[likido interstizial]]aren artean. Kapilarrak oso txikiak dira, 1 mm luze ere ez askotan, baina oso ugariak direnez, gorputzeko [[zelula]] bakoitza kapilar batetik 2-3 zelulara gelditzen da. Horrela, oxigenoa eta elikagaiak zelula guztietara iristeko moduan daude. Gune edo organo jakin bateko kapilarren multzoari geruza kapilar esaten zaio.
 
Kapilarren ezaugarri aipagarrienak hauek dira:
39. lerroa:
** Kapilar jarraituak. Endotelio-zelulek geruza jarraitua osatzen dute. Hau da endotelio motarik ugariena.
** Kapilar zulodunak. Endotelio mota honetako zelulek zulo edo leihotxo asko dituzte. [[Heste mehar]]rean, [[guruin endokrino]]etan eta [[giltzurrun]]etan daude horrelakoak, hau da, odolarekin molekula truke handia duten ehunetan.
** Kapilar sinusoidalak. Endotelio etena dute, hots, zelulek ez dute geruza jarraitua osatzen. [[Gibel]], [[pankrea]], [[hezur-muin|hezur muin]] eta guruin endokrino batzuetan aurki daitezke.
* Ez dago, ez gihar geruzarik, ez kanpoko geruzarik.
* Batzuek [[perizito]]ak (endotelioko zelulak inguratzen dituzten zelula zapalduak) dituzte.
* Kapilar guztiek ez dute diametro bera; badira 3-4 mikrako diametroa dutenak eta 30-40 mikrara iristen direnak ere. Kontuan harturik [[eritrozitoglobulu gorri|eritrozitoen]]en diametroa 7-8 mikrakoa dela, badira osagai horien aldean diametro txikiagoa duten kapilarrak, baina hauen elastikotasunari esker haiek igaro daitezke hodiotan barrena. Kapilar handienak sinusoidalak dira.
* Kapilar sarea ez da ehun guztietan berdina.
 
49. lerroa:
 
* Barneko tunika. Zain txikietan eta erdi mailakoetan [[endotelio]]a du ia osagai bakarra. Zain handietan, berriz, endotelioaz gainera zuntz elastiko batzuk dituen ehun eusle bat ere bada, nahiz eta zuntz horiek ez duten geruza elastiko ongi definiturik eratzen.
* Tarteko tunika. Zain txikiena eta erdi mailakoena gihar zuntzezko bi geruza zentrokide edo gehiagoz osatuta dago. Zain handiek, berriz, gihar leunezko geruza zirkular batzuez gainera, [[ehun konjuntibokonektibo|ehun konjuntiboa]]a eta zuntz elastikoak ere badituzte.
* Kanpoko tunika. Zain txiki eta erdi mailakoetan hodiaren paretako geruzarik lodiena da, eta luzetara ezarritako [[kolageno]]zko zuntz lodiak ditu osagai. Zain handietan ere geruza handia da, vasa vasorum ugariz osatua. Zainetan arterietan baino vasa vasorum gehiago dago, oro har, zain gehienetan odol oxigenodun gutxi dagoelako eta beren hodiaren husgunetik iristen zaiena baino gehiago behar dutelako.
 
Zain gehienek ilargi erdiaren itxurako balbula batzuk dituzte, odola bihotzerantz higiarazteko eta ez kontrako norabidean –[[grabitategrabitazio|grabitateari]]ari aurre egiten laguntzen dute–, baina ez dago oso argi zein den beren zeregina. Balbulen aurretik, zainak dilatazio edo poltsa bat du. Balbulak bereziki ugariak dira gorputz adarretako zainetan eta urriak [[abdomen|sabelalde]] eta [[bulartorax|bularraldeetan]]raldeetan. Oro har, zain adar bat beste zain handiago bati lotzen zaion gunea baino lehenxeago egoten dira. Zain txikietan, garuneko zainetan eta [[Kaba zain|kabetan]], ez dago balbularik. Balbulak zainaren paretatik husgunera doazen bi luzakin edo erpinez osatuta egon ohi dira. Batzuek erpin bakarra dute. Erpinak barneko tunikaren tolesturak dira, eta erdialdea ehun konjuntiboz sendotua dute. Hodiaren husgunera begira dagoen balbularen partean zuntz elastiko batzuk daude.
 
[[Arnasketa]] eta gihar jarduera odola zainetan mugitzeko lagungarriak dira, eta lagungarria da, halaber, balbulen jarduera. Giharrak uzkurtzean gihar barneko zainak estutzen dira eta horrela zainetako odolari bultzatzen dio. Hori da –zainetako odolaren itzulerarik eza– pertsona bat zutik eta geldirikk denbora luzean egotean (soldaduak, esaterako) gertatu ohi diren zorabioen arrazoia.
59. lerroa:
[[Arteriosklerosi]] izen generikoa ematen zaie arterien loditzea eta elastikotasuna galtzea ezaugarri duten eritasunei. Arteriosklerosi motarik ezaguneta [[aterosklerosi]] izenekoa da. Arterien barnean [[lipido]]ak pilaturik hodia gogortzea eta, horrenbestez, husgunearen diametroa txikitzea dira eritasun honen bi ezaugarri nagusiak. Eritasun hau ia arteria guztietan gertatu ohi da, [[aorta]]n eta bihotzeko eta garuneko arterietan batez ere. Garuneko arterietan gertatuz gero, garuneko krisia eragiten du.
 
Lipidoak, gantza edo [[kolesterol]]a esaterako, ezin dira uretan urtu. [[Digestio-hodiaparatu|Digestio-hodian]]an sartu ondoren linfabideetara iristen dira, eta hodi horiek odolaren [[zirkulazio-aparatu|zirkulazio sistemasisteman]]n husten dira. Zirkulazio sisteman, [[odol-plasma|plasman]] igeri iraunarazten dituzten garraiatzaile proteikoekin bat egiten dute lipidoek. Aterosklerosia denean, lipidoak arterien paretetako [[muskulu liso]]ko zeluletan pilatzen dira eta barne estalkia loditu egiten da. Arterien paretetako lipido kopurua gero eta handiagoa egiten da aldi berean, kaltziozko gatzak jalkitzen dira eta zuntz sare bat eratzen da. Horren ondorioz xafla aterosklerotiko bat eratzen eta arteriaren husgune aldera hazten da. Arteriak elastikotasuna galtzen du eta itxi egiten da pixkanaka. Zenbat eta gehiago estutu edo txikitu husgunea, orduan eta odol gutxiago igarotzen da arterietan zehar ehunetara, eta ehunak [[Iskemia|iskemiko]] bihurtzen dira, hau da, behar adina odol iristen ez zaiela gelditzen dira. Gerta daiteke, halaber, odolaren [[plaketa]]k ere xaflan harrapatuta gelditzea, odolbildua sorraraztea eta [[Tronbosi|tronbo]] bat eratuz arteriaren barrunbea estutu eta ixtea ere.
 
Xafla aterosklerotikoen ondorioz [[bularraldeko angina]] edo [[Miokardio infartu akutu|miokardio infartua]] gertatu ohi da, xafla hori bihotzeko arterian eratzen denean. Gerta daiteke egoera arruntetan bihotzeko ehunetara behar adina oxigeno iristea, baina ariketa fisikoak egitean edo estres emozionala denean oxigeno gehiago behar izatea. Oxigenorik iristen ez zaion bihotzeko giharraren partea hil egiten da minutu gutxiren buruan.