Pierre de Ronsard: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
15. lerroa:
 
== Bizitza eta lanak ==
Familia noble bateko semea zen, eta erregearen gortean sartu zen morroi, [[1536]]an. [[Eskozia]]n eta [[Alsazia]]n barrena bidaiatu zuen, baina, gorreriak jota, albo batera utzi behar izan zituen diplomazian jarraitzeko asmoak, eta literatura idazten hasi zen. [[Paris]]ko Coqueret eskolan sartu zen, eta hainbat ikaskiderekin batera, [[Joachim du Bellay]]rekin, besteren artean, [[1550]]. urtetik aurrera ''[[Pleiadea|La Pléiade]]'' izenaz ezagutu zen poeta-taldea sortu zuen. Talde berri horren xede nagusia frantsesezko literatura-mota berri bat sortzea zen, idazle greko-latinoengan oinarritua.
 
Ronsarden lehen poesia-bildumari ([[1550]], ''Odak'') [[Horazio]] erromatarraren eragina igarri zaio, eta bigarren literatura-lanean ([[1552]], ''Maitasunak'') argi utzi zuen italiar lirikarekiko mendekotasuna. ''Les Meslanges'' ([[1555]], ''Denetarik'') eta ''Continuation des amours'' ([[1555]], ''Maitasunen jarraipena'') poesia-bildumetan agertu zuen benetako izaera eta sentiberatasun berezia. 1555etik [[1556]]ra bitartean idatzi zuen ''Himnes'' (''Himnoak'') bilduman, berriz, gai filosofikoak, erlijiozkoak eta mitologikoak landu zituen.
 
[[Karlos IX.a Frantziakoa|Karlos IX.ak]] gorteko olerkari izendatu zuen [[1558]]an, eta Frantziako Erlijio GerrakErlijio Gerrak piztu zirenean, monarkiaren aldeko agertu zen Ronsard, ''Discours'' ([[1562]]-[[1563]], ''Hitzaldiak'') lanaren bidez. Egilearen obrarik arnas handienekoa, ''La Franciade'', lehen lau kantak argitaratu ondoren alboratu zuen ([[1572]]). Karlos IX.a [[1574]]. urtean hil zenean, bizitza publikotik erretiratu zen. ''Sonnets pour Hélène'' ([[1578]], ''Helenari zuzendutako sonetoak'') [[sonetohamalaudun|sonetoak]]ak egileak bizitzari zion maitasun itzalezina agertu zuen, eta, agian, Ronsarden poesia-lanik ederrena da.
 
Hurrengo bi mendeetan hein batean baztertua izan bazen ere, frantziar molde klasizistaren sorreran garrantzia handia izan zuen. Kritikari erromantikoek Ronsarden obra dagokion mailara jaso zuten.