Manuel Irujo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
19. lerroa:
| datu gehigarriak =
}}
'''Manuel Irujo Ollo'''<ref>''Irujo'' abizena horrela idaztea euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, ''Iruxo'' onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus [http://www.euskaltzaindia.net/eoda Euskal Onomastikaren Datutegia].</ref> ([[Lizarra]], [[Nafarroa Garaia]], [[1891]]ko [[irailaren 25]]a - [[Iruñea]], Nafarroa Garaia, [[1981]]eko [[urtarrilaren 1]]a) abokatua eta politikari [[jeltzale]]a izan zen. [[Filosofia]]ko eta [[Zuzenbide]]ko ikasketak egin zituen. [[EAJEuzko Alderdi Jeltzalea|EAJren]]ren ordezkaritzat, [[Espainiako Bigarren Errepublika]]ren gobernuan ministro izendatu zuten. Manuel Irujo Eusko Alderdi Jeltzaleak izan dituen buruzagi argienetakoa izan da, eta idatzi asko utzi ditu: ''Instituciones jurídicas vascas'' (1945), ''Inglaterra y los vascos'' (1945), ''Escritos desde el Partido Nacionalista Vasco ''(1982an, Bilbon argitaraturiko idazki-bilduma). Politika munduan zuen izaera gartsuaren ondorioz ''Nafar Leoia'' ezizenaz ere ezaguna bazen.
 
== Bizitza ==
[[Daniel Irujo|Daniel Irujo UrraUrraren]]ren semea zen. Filosofiako eta Zuzenbideko ikasketak egin zituen [[Deustuko Unibertsitatea]]n eta [[Salamancako Unibertsitatea|Salamancan]]. 1908. urtean sartu zen [[Euzko Alderdi Jeltzalea|Eusko Alderdi JeltzaleJeltzalean]]an, eta [[Lizarra]]n hartu zuen egoitza 1911. urtean, bere aita hil ondoren. Lizarrako ''Eusko Etxea'' sortu ondoren, Nafarroako foru-diputatu aukeratu zuten 1919an (baliorik gabe utzi zuten azkenean hautapen hura) eta 1921-1923. urteetan. Baina presondegian sartu zuten [[Primo de Riveraren diktadura]]ren hasieran.
 
[[Nafarroako Foru Aldundia|Nafarroako Foru Aldundira]] itzuli zen 1930ean, eta [[Espainiako ParlamentuaGorteak|Madrilgo Parlamentuko]] diputatu aukeratu zuten Gipuzkoan 1931. urtean. Diputatu izan zen [[espainiako Gerra Zibila|1936ko gerra]] hasi arte, eta guztiz nabarmendu zen [[Hego Euskal HerriHerria|Hego Euskal Herriko]]ko autonomia-estatutuaren aldeko ahaleginetan.
 
[[1936]]ko [[uztailaren 19]]an, militarrak [[Espainiako Bigarren Errepublika|Espainiako Errepublikaren]] aurka altxatu zirenean, Manuel Irujo eta [[José María Lasarte|Jose Maria Lasarte]] Eusko Alderdi Jeltzaleko diputatuek militarren matxinada gaitzesten zuen agiria eman zuten ezagutzera Donostiako gobernu zibilean, eta neurri horrek errepublikaren aldekoen artera lerrarazi zituen duda-mudatan zeuden Eusko Alderdi Jeltzaleko buruzagiak. Hasieratik ikusi zuen Irujok euskal gobernu eta armada baten beharra, eta, Errepublikako gobernuak Eusko Alderdi Jeltzaleari ministro-kargu bat izateko aukera aurkeztu zionean, Irujo proposatu zuen alderdi abertzaleak kargu horretarako, Espainiako gobernuak aldez aurretik autonomia estatutua onartzen bazuen. Kargu berezirik gabeko ministro izan zen Irujo, [[1937]]ko maiatzean justizia-ministro hautatu zuten arte.
 
Jada erbestean, [[1941]]. urtean [[Londres]]en [[Charles de Gaulle|De Gaulle]] jeneralarekin hitzarmen bat sinatu zuen. Herrien Europa bati begira, 1945. urtean [[Iberiako Nazioen Elkartea]] bultzatzen saiatu zen, eta Euskadi, [[Iberia]]ko nazioak eta Europako gainerako nazioak lotuko zituzketen ekimenez eta erakundeez arduratu zen bereziki aurrerantzean.
 
[[1977]]. urtean itzuli zen erbestetik [[Nafarroa|Nafarrora]], Manuel Irujo eta senatari aukeratu zuten urte horretan bertan Nafarroan. [[Nafarroako Foru Parlamentua|Nafarroako foru-parlamentari]] hautatu zuten [[1979]]an, eta [[1981]]ean hil zen [[Iruñea]]n.
 
== Dekalogoa ==