Balentin Berriotxoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
11. lerroa:
| webgunea =
}}
'''Balentin Faustino Berriotxoa Arizti'''<ref>Euskaltzaindiaren [http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0066.pdf ''Santutegiko izen ohikoenak''] deritzon arauari jarraiki, Valentin da izen ofiziala eta ez Balentin edo Balendin</ref> ([[Elorrio]], [[1827]]ko [[otsailaren 14]]a - Trang-Thu gaztelua, [[Tonkin]], gaur egun [[Vietnam]], [[1861]]eko [[azaroaren 1]]a), batez ere '''San Balendin Berri-Otxoa''' santu izenez ezaguna, [[Bizkaia|bizkaitar]] misiolari [[domingotarpredikatzaileen Ordena|domingotarra]]ra, apezpiku eta [[martiri]]a izan zen. [[1988]]an [[Kanonizazio|kanonizatua]] izan zen. [[Bilboko elizbarrutia]]ren zaindaria, [[Ignazio Loiolakoa|San Inazio LoiolakoaLoiolakoarekin]]rekin batera, eta [[BizkaiBizkaia|Bizkaiko]]ko patroia da.
 
== Biografia ==
17. lerroa:
Urte horretan bertan abadetu eta bi urte geroago [[Toledoko probintzia|Toledoko]] domingotarren komentuan sartu zen<ref name=eusko>[http://www.euskomedia.org/aunamendi/101728 San Valentín de Berriochoa] Auñamendi Eusko Entziklopedia. Euskomedia.org</ref><ref name=bizk>[http://www.bizkaiera.biz/dakienak-daki/?tx_t3blog_pi1%5BblogList%5D%5BshowUid%5D=58&tx_t3blog_pi1%5BblogList%5D%5Byear%5D=2011&tx_t3blog_pi1%5BblogList%5D%5Bmonth%5D=06&tx_t3blog_pi1%5BblogList%5D%5Bday%5D=29&cHash=6db04e6ec133e71042ed0c23bc07efb3 Balentin Berriotxoa santua] Bizkaieraren ataria. Bizkaiera.biz</ref>.
 
[[1856]]ko abenduaren 27an, beste zazpi lagunekin batera, [[CadizCádiz|Cadizeko]]eko portuan ontziratu zen, [[ekialdeko Asia]]ra misiolari joateko. Bost hilabete geroago [[Manila]]ra iritsi zen<ref name=eusko></ref>. Bertan [[Tonkin]]go hizkuntza eta ohiturak ikasten jardun ostean, [[1858]]an Vietnamgo eskualde horretara joan zen<ref name=bizk></ref>. Garai hartan Tonkingo kristauak [[Tu Duc]] erregearen jazarpena pairatzen ari ziren. 1858ko ekainean [[Melchor García Sampedro]] apezpikuaren lagunkide izendatu zuten. Handik hilabete batera Sampedro monsinorea atxilotu eta martirizatu zuten. Era horretan, Berriotxoa Tonkingo apezpiku bilakatu zen. Hiru urtez ezkutuan egin zituen bere betebeharrak, oztopo eta arrisku handiei aurre eginez. Azkenik [[1861]]ean atxilotua izan zen<ref name=eusko></ref>.
 
[[Hai Duong]], probintziako hiriburura, eraman eta Trang-Thu gazteluan giltzaperatu zuten. Itaunketan nola zuen izena (bertakoek ''Vinh'', «garailea», deitzen zioten), zenbat denbora zeraman herrialdean (lau urte), non bizi zen (Biu Txun), matxinatuekin harremanik ba ote zuen (ezetz, eta armarik ez hartzeko aholkatu zuela) eta Hermosilla apezpikua ezagutzen ote zuen (baietz) besterik ez zioten galdetu. Bere fedeaz arnegatzeko eskatu zioten, baina ezetz esan zuenez gero, 1861eko azaroaren 1ean lepoa moztu zioten<ref name=eusko></ref>.
 
[[Fitxategi:Balentin Berriotxoaren aldarea Elorrioko Sortzez Garbiaren elizan.jpg|200px|right|thumb|<small>Balentin Berriotxoaren aldarea [[Sortzez Garbiaren eliza (Elorrio)|Elorrioko Sortzez Garbiaren elizaelizan]]n. Bertan dago bere gorpua.</small>]]
Berriotxoa hil zutela jakin zenean, atsekabe handia heldu zen Elorriora eta Bizkaia osora. [[1886]]an haren gorpuzkinak Elorrioko elizara eraman zituzten. [[1905]]ean [[Pio X.a]] aita santuak [[dohatsu]] egin zuen, eta [[1988]]ko ekainaren 19an [[Joan Paulo II.a]]k [[kanonizazio|santu izendatu]] zuen<ref name=bizk></ref>, Vietnamgo beste martiriekin batera.