Erramun Martikorena: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
12. lerroa:
}}
 
'''Erramun Martikorena'''<ref>EIMA: [http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/es/contenidos/informacion/dih/eu_5490/adjuntos/estilo_liburua/onomastika/IZEN_ZERRENDAK.pdf ''Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak''].</ref>, goitizenez '''''Otsobi''''' ([[Baigorri]], [[Nafarroa Beherea]], [[1943]]) [[artzainartzaintza|artzaina]]a eta [[euskal abeslari]]a da, [[folk musika|musika herrikoia]]n diharduena. Ospetsua da haren ahots ederra. 2004 urtearen hondarrean jendaurrean kantatzeari utzi zion, baina 2008az geroztik jendaurreko ekitaldietara itzulia da, bakanago bada ere.<ref name=Berria20120119>Iduzki Soubelet Fagoaga: [http://paperekoa.berria.info/plaza/2012-01-19/032/001/Bizipenak_kantuan.htm «Erramun Martikorena: "''Gure lurretik'' lanaren bidez testigantza bat utzi nahi nuen"»], Berria, 2012-01-19.</ref>
 
== Biografia ==
26. lerroa:
1969. urtean, Lartzabalen egin zen kantu txapelketa irabazi zuen. Hala ere, ez zuen baliatu nahi izan lehiaketa hori irabazteak kantagintzan aritzeko eman zion aukera. «Joan nintzen, kantatu, eta lehen saria, "bon, lehen saria" pentsatu nuen. Orduan ez nuen herritik ateratzeko gogorik, plazarik plaza kantari izateko gogorik. Gainera publikoan kostatzen zitzaidan aritzea, maite nuen herrian berean eta jende ezagunekin aritzea, ez horrela publiko baten aitzinean».
 
Hainbat urte pasa zituen kantagintzan jendaurrean aritu gabe. 1978. urtean etorri zen lehen diskoa, [[Baigorriko artzain laboraria]] ([[Elkar]], 1978), [[Manex Pagola]]k bultzatuta. Hainbat herri kanta eta zenbait olerki abestu zituen Martikorenak disko horretan, ohi zuen moduan a capella, musika tresnen laguntzarik gabe. Soil-soilik Angele arrebaren laguntza izan zuen. Eta musika moldaketetan, haren ibilbide osoan garrantzi handia izan duen musikari bat aritu zen, Mario Gachis. Sekula ez da letra egilea izan Martikorena; bai, ordea, melodia egilea. Lehen disko horretan, esaterako, ''[[Maitiak galdegin zautan]]'' abesti ezagunari jarri zion musika. Gerora, [[Imanol Larzabal|Imanol]] kantariari esker egin zen oso ezagun abestia.
 
Nolanahi ere, bere apalean, kantariak bere burua oso serio hartu gabe segitzen zuen. Anekdota honetan argi gelditzen da jarrera hori: «Oroitzen naizena da, nola ene diskoa banuen etxean, baina diskoaren entzutekorik ez! Elkarrekoak etorri eta "diskoa grabatu duk, har ezak dirua..." esan zidaten. Ordaindu zidaten egin lana, eta diru harekin erosi nuen diskoaren entzutekoa. Auzoan ere berdin erraten zidaten: "Bon, hire diskoa entzun behar diagu, eta magnetofonoa ere erosi diagu espres!". Hori da oroitzen dudana, etxean eta auzoan magnetofonoa erosi genuela diskoa entzuteko».
32. lerroa:
Nahi edo ez, diskoa grabatu eta gero abiatu zen Martikorenaren ibilbide artistikoa; betiere profesional izan gabe eta bere lanbidea utzi gabe, plazaz plaza ibiltzen hasi zen. Hasierako urte haietan, a capella izan ziren emanaldi guztiak, bere ahots garbi eta gardena kantuei esanahi berezi eta sakona emateko baliatzen baitzuen. Gero, gitarra sartu zuen zuzeneko emanaldietan. Mixel Ducauk eta Mikel Markezek lagundu izan diote horretan.
 
1981. urtean, bigarren diskoa argitaratu zuen, [[Erramun Martikorena|Otsobi]] (Elkar, 1981). Disko horretan, hainbat herri kanta kantatzeaz gain, [[Xalbador]], [[Ernest Alkhat]], [[Emile Larre]] eta [[ManexMañex Etxamendi|Manex Etxamendik]]k egindako bertsoak musikatu zituen. Dena den, aurretik sekula eman gabeko ''Oriko xoria'' da diskoak duen kantarik ezagunena. Xalbadorren bertsoekin hasitako lanak segida izan zuen hurrengo diskoan, [[Primaderari]] ([[IZ]], 1986), Urepeleko bertsolariaren hiru kanta egin baitzituen sei abestiz osatutako lan horretan.
 
Herri kantak eta Ipar Euskal Herriko bertsolarien lanak izan ziren lehen etaparen oinarri, baina 90eko hamarkadarekin batera joera hori aldatu eta Hego Euskal Herriko kantari ezagunen abestiak moldatu zituen, [[Olerkarien oihartzun]] diskoan ([[Elkar]], 1993). Besteak beste, [[Mikel Laboa]]ren ''Hegoak'' ("Txoria txori"), [[Benito Lertxundi]]ren ''[[Herri behera]]'' eta [[Mixel LabegerieLabéguerie|Mixel Labegerieren]]ren ''Gu gira'' daude diskoan, hainbat herri kanturekin batera. Baina, batez ere, Xabier Leteren ''[[Xalbadorren heriotzean]]'' egin zuen ezagun Martikorenak. Oiartzuarrak aurretik grabatua bazuen ere, Martikorenaren moldaketa oso ospetsu egin zen, hainbesteraino non askok uste baitute baigorriarrak sortutako kanta dela. Halaber, disko horretan bere ahotsa hainbat musika tresnarekin jantzi zuen, lehen mailako kolaboratzaile batzuen bitartez: Joseba Tapia (trikitia), [[Xabier Berasaluze Leturia]] (panderoa), [[Mixel Ducau]] (gitarra, saxofoia, baxua)...
 
Ipar Euskal Herriko bertsolariei zien begirunea ez zuen ahaztu, eta hurrengo lana Donaixtiko [[Maurice Sorhouet]] bertsolariaren gainean osatu zuen: ''[[Aire xaharretan: kantatzen Maurice Sorhouet-en kantuak]]'' ([[Agorila]], 1995).