Abidos (Egipto): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
58. lerroa:
Gaur egun, Seti I.aren oroigarrizko tenpluagatik, Ramses II.aren tenpluagatik eta Osirisen tenplu handiarengatik da ezaguna Abidos. XIX. dinastiaren inskripzio bat dago han, [[Abidosko Errege Zerrenda]] deritzona: Egiptoko faraoi dinastiko gehienen zerrenda kronologiko bat da, Menesetik hasi eta Ramses I.rainoko faraoiei buruzko [[kartutxo egiptoar]]rez osatutako zerrenda.
 
Abidosen aurkitu zituzten, halaber, 1997an, Günther Dreyer alemaniar arkeologoak eta haren lankideek inoiz aurkitu diren idazkera-dokumentu zaharrenak: buztinezko 300 pitxer eta oholtxotan grabatutako hieroglifiko-karaktereak dira, eta erregeari salgaietan (lihoa, olioa...) ordaindutako zergak irudikatzen dituzte, besteak beste. Aro Aurredinastikoko [[Horus Eskorpioi II.a]]ren hilobian aurkitu zituzten, Abidosko [[Umm el-Qaab]] nekropolian, eta K.a. 3.300-3.200 urtekotzat jo zituzten, [[karbono-14 bidezko datazioa|karbono-14aren]]aren bidez.
 
== Erreferentziak ==