El Monserrate: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Addbot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 2 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q3757181 orrian
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
'''El Monserrate''' oktabatan idatzitako hogei kantutan banatutako olerki narratibo bat da, [[Cristobal de Virues]]ek idatzia, [[1587]]an [[Madril]]en argitaratua eta Garin monjearen eta [[MontserratMontserrateko monasterioa|Montserrat monasterioaren]]ren sorreraren elezaharra kontatzen duena.
 
Arrazoia [[IX. mendea|IX. mendeko]] espainiar eliz eta erruki elezaharretatik dator. Garinek, ermitaua Montserrateko harkaitz bakartietan, [[Bartzelonako kondeak|Bartzelonako kondearen]] alaba bortxatu eta hiltzen du, deabruagandik aska zezan utzi ziotena. Hain ekintza izugarriaz damututa, penitentzia egiten doa [[Erroma]]ra [[aita santu]]aren barkamena lortzeko asmoz. Abentura zailen ondoren Erromara iritsita, aita santuak bere ermitara lau hankatan itzultzea eta belarrez eta sustraiez elika dadila agintzen dio haur batek Jainkoaren barkamena iragarri arte. Zazpi urteko penitentziaren ondoren, Mironek, monjeak hildako neskaren hiru hilabeteko nebak, mirariz, bere errua barkatua izan dela iragartzen dio. Garinek neskaren aitari bere hilketa aitortzen dio eta neska lurperatu zuen tokira daroa. Baina, mirariz, neska berpiztu egiten da eta Jainkoari sagaratzen zaio, Montserrateko komentua sortuz.