Tito Tazio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
[[Image:The Intervention of the Sabine Women.jpg|right|thumb|300px|[[Jacques-Louis David]]en "Sabinen bahiketa".]]
'''Tito Tazio''' ({{lang-la|Titus Tatius}}; [[Cures]], [[galdera-marka|?]] - [[Lavinio]], [[k. a. 740ko hamarkada|k. a. 745]]) Curesko elezaharreko errege sabindarra izan zen, [[Romulo eta Remo|Romulorekin]]rekin batera [[Erroma]]ko tronua partekatu zuena.
 
Erromatarrak eraso zituen emakume [[sabinen bahiketa]] mendekatzeko eta Tarpeiaren traizioari esker Kapitolioa hartzea lortu zuen. Gudaren erdian emakume sabinarrak bi aldeen artean jarri ziren usadioari arabera, elkar hiltzeari utz ziezaioten, alde batek irabaztekotan aita-nebak galduko baitzituzten, eta besteak irabaztekotan, senar ezkonberriak. Gauzak horrela, erromatarrek eta sabindarrek borrokatzeari utzi zioten eta elkarrekin bakea egin zuten, hau ospatzeko oturuntza handi bat egin zuten.
 
Bake horren oinarritzat bi herrien batura hartu zuten: Tito Tazio eta Romulok elkarrekin gobernatuko zituzten erromatarrak eta sabindarrak errege gisa, diarkia bat osatuz. Erromak bere izena mantendu zuen, eta bertoko hiritarrek erromatar izena mantendu zuten, baina bi herriei buruz bat bezala hitz egitean, Kirite ( Quirites) izena hartu zuten. Izan ere, Sabinarrak Erroman onartu eta bertako kuria eta tribuetan onartu zituzten. Errege jauregia Kapitolino mendian kokatu zen, gerora Junoren Tenplua egongo zen tokian. Taziok bere alaba Hersilia eman zion Romulori emazte bezala adiskidetasun seinale bezala eta Diarkia oparoa eraman zuten aurrera. Tazioren beste alaba, Tazia, gerora Erromako errege izango zen [[Numa PompilioPonpilio|Numa Pompiliorekin]]rekin ezkondu zen. Bere seme Taziok ''Tatii''en familia patrizioa sortu zuen.
 
Diarkia honek 5 urte iraun zituen eta orduan, K.a. 745. urtean, hain zuzen, Tito Tazioren heriotza gertatu zen. Bere familiako kide batzuek [[Lavinio]]k Erroman zuen enbaxadorea hil egin zuten, Laviniotarrek ordaina eta justizia eskatzerakoan, Tito Taziok era harroputz batean erantzun zien. Mendekuz, Lavinio hirian jainkoei sakrifizio bat eskaintzen ari zela hil egin zuten bertako biztanleek. Bere gorpua Erromara garraiatua izan zen eta [[Aventino|Abentino]] mendian lurperatua izan zen. Hortik aurrera urtero sakrifizioak egin ziren bere hilobiaren gainean.
 
Bera hiltzean Romulo gelditu zen errege bakar gisa, honen ondorioz ez da Tito Tazio Erromako Zazpi Errege Mitikoen zerrendan sartzen.
 
[[Theodor Mommsen]]en arabera, bere heriotzaren istorioa odol-mendekuaren debekatzearen bertsio historikoa liteke. Tazio, [[Romulo eta Remo|Remoren]]ren antzekoa alderdi batzuetan, ez da pertsonaia historikoa bere aburuz, Sodales Titii izeneko kolegio erlijiosoaren heroia baizik. Sodales Titii hauei buruz [[Tazito]]k dio bi teoria daudela: Taziok berak sortua litzatekeela ohitura sabinarrak Erroman mantentze aldera, edota Romulok Tazioren ohorez sortutakoa litzatekeela. Errepublikaren garaiaren amaieran indarra galdu bazuen kolegio honek, [[Zesar Augusto|Augustoren]]ren eskutik berriro ere indarra hartu zuen.
 
[[Varron]]en arabera Erromako errege izan zen, hiria handitu zuena eta hainbat kultu hasi zituena, baina Titia tribuaren eponimoa edota kolegioko magistratura azaltzeko asmakuntza baino ez izan ahal daiteke.