Parisko historia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-\{\{[Cc]ommons[ck]at\|(.*)\}\} +{{commonskat}})
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
10. lerroa:
== Erdi Aroa ==
[[Fitxategi:Plan de Paris 1383 BNF07710748.png|thumb|250px|[[1383]] inguruan]]
Paris izena [[IV. mendea]]n jaso zuen hiriak eta [[KlodoveoKlovis I.a|Klodoveok]]k, [[franko (argipena)|frankoen]]en buruzagiak, bihurtu zuen hiriburu [[508]]. urtean. Hala ere, karolingiar garaietarako, ([[IX. mendea]]n), Paris feudoko konderriko gotorlekua baino ez zen. Parisko kondeek, aldiz, emeki emeki boterea eta estatusa bereganatu zuten, eta, azkenean, mendebaldeko frankoen erregeak baino boteretsuagoak bilakatu ziren, batik bat Oto Parisko kondeari esker, [[bikingo]]en aurrean Parisko defentsan erakutsitako adorearengatik ([[885]]-[[886]]). Hurrengo mendean, [[987]]an, [[Hugues Capet|Hughes Capet]] Parisko kondea Frantziako errege hautatu zuten, kapetar leinua sortuz eta Paris Frantziako hiriburu bihurtuz.
 
[[Filipe AugustoII.a Frantziakoa|Filipe Augustoren]]ren erregealdian ([[1190]]-[[1220]]), harresi handiago bat eraiki zen, zeinek ibaiko bi ertzak ixten zituen. Berak ere unibertsitatea sortu zuen bertan. Gaur egun ere ikusgai den eremu banaketa sortu zen garai horretan: erdialdea (uhartea eta ingurukoa) gobernuari eta eliza-instituzioei dagokie, ezkerraldean unibertsitatea eta hezkuntza instituzioak daude, eta, eskuinaldean merkataritza eta salerosketarako gunea da. [[XIV. mendea]]n, Karlos V.ak ([[1371]]-[[1380]]) beste harresi nagusiago bat eraikitzen du hiriaren defentsarako.
 
== Aro Modernoa ==
[[Fitxategi:Plan de Paris 1740 BNF07710703.jpg|thumb|250px|[[1740]] inguruan]]
 
XVI. mendearen amaiera eta XVII. mendearen hasiera bitartean, [[Henrike IVIII.a FrantziakoaNafarroakoa|Henrike IV.ak]] lehenengo multzo arkitektonikoak eraikitzen ditu, ''Place des Vosges'' bezalakoa. Bere oinordekoa Luis XIII-k harresia luzatzen du eta Luis XIV.ak aipatutako harresia bota eta bere ordez bulebar handiak eraikitzen ditu.
 
XVIII. mendearen amaieran [[Frantziako Iraultza]]k gogotsu jotzen du Frantzia osoa baina batez ere bere hiriburua, Paris; eta bertan jaso ziren lehenengo mugimendu herrikoiak, [[Bastilla|Bastillako kartzelakartzelan]]n, esaterako.
 
Horren ondoren, [[Napoleon Bonaparte]] jeneralak bere burua enperadore autoproklamatu ostean, Paris bihurtzen du Inperioko hiriburu. Luis Filipen agintaldian, hiria inoiz baino lasterrago hasi zen.
 
Napoleon III.aren agintaldian hiriaren transformaziorik garrantzitsuena burutu zen. Enperadoreak [[Georges Eugène Haussmann|Haussmann baroia]] bultzatu zuen Paris momentuko hiririk modernoena bihurtzeko. Hiri zaharra suntsitu eta bulebar handiak eta eraikin modernoak eraiki ziren, ''Garnier opera'' haien artean. Ur-hornikuntza berriak burutu ziren, baita beste lan publiko asko ere.
 
Paris, XIX.mendearen bigarren erdialdean, hainbat eta hainbat Erakustaldi Internazionalen egoitza izan zen, Haien artean garrantzitsuena 1889koa da, iraultzaren lehenengo mendeurrena ospatzeko burutu zena. Ekitaldi honetarako eraiki zen [[Eiffel dorrea|Eiffel Dorrea]], hasiera baten denboraldi baterako eraiki zena eta oraindik ere zutik dirauena. XX.mendean [[Parisko metroa]]ren lanak hasi ziren.
 
1940an, Wehrmacht-ak (Alemaniako armada) konkistatu zuen hiria; [[Bigarren Mundu Gerra]]n, hain zuzen ere. Okupazio-ejertzitoak administratu zuen Paris, eta lau urteren buruan abandonatu zuten hiria, hondamendi handirik sortu gabe (beste hiri europar sufritutako horrenbeste ez, behintzat).
[[François Mitterrand]] presidentearen administraziopean, 80 eta 90ko hamarkadaren hasieran, hiriaren hirigintzak eta azpiegiturek berrikuntza handia jaso zuten. Hiriko gune deprimituak berritu ziren (La Villette eta ezkerraldea, esaterako), eraikin esanguratsu ugari eraiki ziren (liburutegia, ''Arche de la Défense'' edota ''Musée d'Orsay''), eta [[Louvre museoa|Louvreko Museoa]] guztiz eraberritu zen.
 
== Ikus, gainera ==