Robert Musil: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
17. lerroa:
'''Robert Musil''' ([[Klagenfurt]], [[Austria-Hungariako Inperioa]], [[1880]]ko [[azaroaren 6]]a - [[Geneva]], [[Suitza]], [[1942]]ko [[apirilaren 15]]a) [[austria]]r idazlea izan zen.
 
Goi-burgesiako familia batean jaio zen. Akademia militar batean sartu zen, baina militar ikasketak utzi eta ingeniaritza ikasten hasi zen. Berlinera joan zen, eta han filosofiako eta psikologia esperimentaleko ikasketak egin zituen. [[Lehen Mundu Gerra]]n koronel izan zen, eta gerra bukatu zenean Austriako Kanpo Arazoetako ministerioarentzat lan egin zuen. [[Adolf Hitler|Hitleren]]en gudarosteak [[Austria]]n sartu zirenean [[Suitza]]ra ihes egin zuen.
 
Musilen eleberriak kontakizun eta iruzkin dira aldi berean. [[Austria-Hungariako inperioaInperioa|Austria-Hungariako inperioaren]]ren arazoei buruzko eleberri bat idatzi zuen, ''[[Ezaugarririk gabeko gizona|Der Mann ohne Eigenschaften]]'' ([[1931]]) izenekoa. Haren beste zenbait lan aipagarri ''Die Verwirrungen des Zöglings Törless'' (1902-03), ''Die Schwärmer'' (1921) eta ''Vinzenz und die Freundin bedeuntender Männer'' dira.
 
== Bizitza ==
29. lerroa:
 
[[Fitxategi:Musil_House_Vienna.jpg|thumb|right|250px|<small>Musilen [[Viena]]ko bizilekua (1921-1938)</small>]]
Estutasunak estutasun, Musil bere literaturazko zereginari lotu zitzaion. [[1921]]ean antzerki lan bat argitaratu zuen, ''Die Schwarmer'' («Buruberoak»); obrak berez harrera ona izan zuen, baina antzerkian antzeztu zenean ikusleek gogor gaitzetsi zuten, eta porrot hark eragin handia izan zuen Musilengan. [[1923]]an Kleist saria eman zioten ''Drei Frauen'' («Hiru emakume») ipuin bildumarengatik. Baina Musilek urteak zeramatzan nobela handi bat idazten eta, azkenean, [[1930]]ean argitaratu zuen haren lehen zatia: ''[[Ezaugarririk gabeko gizona|Der Mann ohne Eigenschaften]]'' («Ezaugarririk gabeko gizona»). Lehenengo liburuki handi samar horrek mirespen handia sortu zuen bazterretan, eta arrakasta are handiagoa izango zukeen, [[nazismonazionalsozialismo|nazismoak]]ak ez balio bidea eten.
 
[[1931]] bukaeran Musil Berlinen zen, berriz ere, bere liburuaren bigarren zatia idazten. Argitaratzaileak gogotik estutzen baitzuen, azkenean, gogoz kontra, onartu zuen, [[1933]]ko martxoan, nobela haren bigarren zatiko lehenengo 38 kapituluak argitaratzea. Handik hilabete batzuetara Vienara egin behar izan zuen ihes, haren obra debekatu egin baitzuten Alemanian. Bakardade handian bizi izan zen garai hartan; [[1935]]ean hitz lauz idatzitako bilduma bat argitaratu zuen: ''Nachlass zu Lebzeiten'' («Hil ondoko lanak bizirik idatziak»). Nolanahi ere, buru-belarri ari izan zen lanean bere nobela handian. [[1938]]ko abuztuan Vienatik alde egin behar izan zuen. [[ZurichZürich|Zurichera]]era aldatu zen, eta gero [[Geneva]]n hartu zuen bizilekua, eta han jarraitu zuen bere eleberrian lanean, egoera material eta moral estuenean. [[1942]]an hil zen garuneko odol jario batez.
 
== Musilen lanaren onarpena ==