Dili: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
45. lerroa:
 
== Historia ==
Portugesek sortu zuten Dili hiria 1520. urtean. 1769. urtean [[Timor Portugesa]] herrialdeko hiriburu izendatu zuten, Lifau ordezkatuz; izan ere, holandarrek sarri erasotzen zuten gaur egun [[Oecusse Barrutia|Oecusse]] enklabea den lurraldean zegoen lehengo Lifau hiriburua.
 
[[Bigarren Mundu Gerra]]n japoniarrek euren menpe hartu zuten Dili hiria. Bestalde, 1975. urteko azaroko 28an Ekialdeko Timorrek aldebakarreko independentzia-aldarrikapena egin zuen, [[Portugal]]dik askatuz. Edozein modutan ere, handik egun batzuetara, abenduaren 7an [[Indonesia]]ko armadak Dili hartu zuen. Ondorioz, 1976. urteko uztailaren 17an Indonesiak Ekialdeko Timor osoa inbaditu eta beretu zuen, lurraldeari ''Timor Timur'' izena emanez; Dili zen lurraldeko hiriburua. Hala ere, 1999. urtera arte etengabe gertatu dira sarraskiak Ekialdeko Timorren, 1991. urtean Diliko sarraskia gertatu zen, eta orduan hasi zen Ekialdeko Timor nazioarteko babesa hartzen. 1999. urtean autodeterminazio-prozesuari ekin zioten, eta 2002. urtean Ekialdeko Timorrek independentzia aldarrikatu zuen; maiatzaren 20an Dili estatu berriko hiriburu izendatu zuten.