Tskhinvali: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
62. lerroa:
=== 2008ko Gerra ===
 
[[2008ko Hego Osetiako Gerra|Hego Osetiako Gerra 2008koa2008koak]]k, abuztuaren 7tik 16ra arte iraun zuen. Hego osetiarrekin batera errusiarrek eta abkhaziarrek jardun zuten alde batetik; beste aldetik, Georgiako armadak jardun zuen.
 
Hain zuzen ere, Gerra Tskhinvaliko guduarekin hasi zen, eta hiria berriro suntsituta geratu zen, baita hiriko ospitale bakarra ere. Gerora, Georgiako eta [[Itsaso Beltza|Itsaso Beltzeko]] beste eskualde batzuetan ere borrokaldiak izan ziren. Abuztuaren 12an [[Dmitri Medvedev]] agintariak errusiarren jarduera militarrak amaitzeko agindu zuen, eta [[Europar Batasuna]]k aurkeztutako bake-plana onartu zuen: alde biek gatazka hasi baino lehenagoko kokalekuetara itzuli behar zuten. Edozein modutan ere, Georgiak [[Errusia]]ren kontrako salaketa ipini zuen [[Nazioarteko Justizia Auzitegia]]n. Errusiako Fiskaltzak, era berean, Georgiak egindako hilketak ikertzeko espedienteari ekin zion.