Torquato Tasso: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-\{\{[Cc]ommons[ck]at\|(.*)\}\} +{{commonskat}})
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
3. lerroa:
| irudia = Torquato Tasso.png
| zabalera = 200px
| oina = Torquato Tasso, [[italiar]] [[olerkariolerkigintza|olerkaria]]a.
| izen osoa = Torquato Tasso
| jatorrizko izena =
43. lerroa:
Amintaren maitasun sutsuaren berri jakinik, Silviak ihes egiten du haren ondotik eta amorrua hartzen dio. Tassok gizakia nola irudikatzen duen da obra horren ezaugarririk garrantzizkoena, gizakiaren konplexutasunaren irudia eskaintzen baitu. Maitasunari buruzko bere ikuspegia azaldu zuen, lirismo handiz, dramatismoz baino gehiago, eta gorteko bizitzaren ikuspegi idealizatua eskaini zuen, Tassok [[Ferrara]]n igaro zituen urte zoriontsuen eraginez.
 
''Jerusalem askatua'' hogei kantuz osaturiko epopeia bat da. [[Godofredo Bouillon]]ek [[LehenLehenengo Gurutzada|Lehen Gurutzadan]]n [[Jerusalem]] konkistatu zueneko pasartea du kontagai (lO99). Benetako gertaerei beste hainbat pasarte erantsi zizkien, bere irudimenetik sortuak. Trebetasun handiz bateratu zituen fantasia eta historia: [[kristaukristautasun|kristauen]]en eta [[musulman]]en arteko borrokak irudikatu zituen, baina infernuko eta zeruko izakiek ere esku hartzen zutela. Bestalde, obra horretan bildu zituen bere idatzietan landu zituen gai guztiak, inoiz baino diskurtso zailago bat osatuz.
 
1581ean ''Jerusalem'' eta ''Rime e prose'' lanaren pasarte batzuk argitara eman zirelarik, eztabaida larria sortu zen italiar kritikoen artean, Tassoren epikaren kalitatea eta haren aurreko Ariostoren Orlando haserrearena alderatzen hasi zirenean. Tassok berak ere parte hartu zuen eztabaida hartan, ''Apologia'' idatziarekin.
50. lerroa:
Baina aipatu berri diren lanez gainera, idatzi zituen beste batzuk ere, gaztetan bereziki. ''Jerusalem askatua'' idazten hasita zegoela, esaterako, hura alde batera utzi zuen, horrelako kontakizun epiko bat idazteko ezaguera aski ez zuela jabeturik edo (hemezortzi urte besterik ez zituen orduan), eta zalduneriako obra bat idatzi zuen, ''Rinaldo'' izenekoa. Obra honetan trebetasun tekniko bikaina erakutsi zuen Tassok, baina oraindik ez zitzaion nabarmentzen bere obran gerora nagusitu zen jeinu poetikoa.
 
2000 errimatik gora utzi ere zituen, maitasunari, grinari, itxaropenari, atsekabeari eta abarri buruz. [[Francesco Petrarca|Petrarcaren]]ren erestiari jarraitu zion, baina ordu arteko joera klasizistari estilizazio poetikorako joera erantsi zion. Obra hori [[Leopardi]]ren aitzindaritzat hartu izan da.
 
1586an Santa Ana erietxetik atera zenean, sorkuntzarako sena berpiztu zitzaion eta ''Torrismondo'' trajedia idatzi zuen, [[Mantua]]n.