Shankill Butchers: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
'''Shankill Butchers''' (literalki "Shankillgo Harakinak") [[1970ko1970eko hamarkada|1970ko hamarkadan]]n [[Ipar Irlanda]]ko gizartean eta bereziki [[Belfast]] hirian izua zabaldu eta aski ospetsua bilakatu zen [[ulstergo loialismo|loialista]] hiltzaile talde bat izan zen. Talde honetako kide asko une berean [[Ulsterko Boluntarioen Indarra|Ulsterko Boluntarioen Indarra (UVF)]] erakunde armatuko kideak ere baziren. [[Ipar Irlandako gatazka]]ren kontestuan jardun zuen.
 
Euren izena biktimak torturatu eta hiltzeko erabili ohi zituzten harakin aiztoak eta ankerkeri odoltsuak burutzeagatik datorkie. Talde giroan buruzagia, [[Lenny Murphy]], ''Harakin Nagusia'' izenez deitu ohi zuten. Gainera, euren bahiketak burutzeko Belfast hirian ohikoak diren taxi beltzak erabili ohi zituzten, hauekin katolikoen auzoetan susmorik gabe sartu eta euren biktimak bahitu, barnera sartu eta [[Shankill Road]] barruti protestantera garraiatu ohi zituzten.
 
Talde honek bere erasoak [[1976]]-[[1978]] bitartean [[Belfast]] hirian eta gauez burutu ohi zituen, hauetan gauez tabernetan ibili ondoren kaletik etxera bidean zihoazen zibil katolikoak ausaz hautatu, bahitu, torturatu eta azkenik hil egiten zituzten (normalki zintzurra moztuz). Shankillgo harakinek gutxienez hemeretzi pertsona hil zituzten: katolikoen aurkako eraso horien artean, talde paramilitar unionisten arteko mendekuetan gauzatutako biktima protestanteak ere bazeudelarik. Denbora luzez eta Shankillgo biztanleek talde honi zioten izua zela eta, bere kideak atxilotzeko zailtasunak jazo ziren, azkenik [[1979]]an poliziak desegin zuen arte. [[1982]]an [[Behin-behineko IRAIrlandako Armada Errepublikarra|Behin-behineko IRAk]]k Shankillgo Haakinak taldearen buruzagia zen [[Lenny Murphy]] tiroz hil zuen.
 
Martin Dillon kazetariaren liburuan jartzen duenez, [[Lenny Murphy]]ren taldeak "berez jada heriotza eta suntsiketaren ondorioz zaildutako herrialdea bortizkeria paramilitar izugarri baten mailara goratu zuen".<ref>[http://books.google.es/books?id=vUijS8Fsbf4C&printsec=frontcover&dq=shankill+butchers&hl=es&ei=UEebTO2AK8HIswao16CqBA&sa=X&oi=book_result&ct=result&resnum=1&ved=0CDMQ6AEwAA#v=onepage&q&f=false ''The Shankill Butchers: the real story of cold-blooded mass murder'', Martin Dillon Routledge argitaletxea, New York, 1999, ISBN-13: 978-0415922319, Hitzaurrea.]</ref> Bere ohiko ''modus operandi'' delakoa Belfast hiriko auzo protestantea den [[Shankill Road]] kaleko tabernak ixtean hasi ohi zen: taxi beltz batean hiriko eremu katolikoetan barneratu eta ausaz pertsona bat bahitu ohi zuten. Bere erlijioa katolikoa zela ziurtatzean, hura basatiki torturatu eta azkenik zintzurra ebaki eta gorpua bere hartan kalean utzi ohi zuten. Modu honetan [[1975]]ko [[azaroaazaro]]a eta [[1977]]ko [[martxoamartxo]]renaren artean gutxienez sei pertsona hil ziren.
 
[[1976]]an Murphy armak izateagatik espetxeratua izan zen. [[Maze espetxea]]n zegoela bere taldeari hilketak burutzen jarraitzeko agindu zion, modu honetara susmoak beregan ezarri ez zitezen.<ref>[http://www.belfasttelegraph.co.uk/news/local-national/shankill-butcher-william-moore-found-dead-in-flat-was-due-to-face-questioning-14306112.html ''Shankill Butcher William Moore found dead in flat was due to face questioning''. Belfast Telegraph, 2009/5/18.]</ref> Poliziak ederki lan egin beharra izan zuen taldea desegiteko, [[Shankill Road]] barrutiko komunitate protestanteko jendeak talde basati eta odoltsu honekiko beldurra eta miresmenaren arteko sentipenak baizituen, hortaz zaila zuten jendearen laguntza topatzea, baina azkenean taldearen kide gehienak atxilotu eta espetxeratuak izan ziren, taldea bera desegin zelarik. [[1979]]an hamaika taldekidetako zortziei bizi guztirako espetxe zigorra ezarri zitzaien.<ref>Wood, Ian S., [http://books.google.es/books?id=liiq7RU67OoC&printsec=frontcover#v=onepage&q=butchers&f=false ''Crimes of loyalty: a history of the UDA'' Edinburgh University Press Ltd., Edinburgh, 2006. ISBN 13: 978 0 7486 2426 3, 362. orr.]</ref>
 
Halere, Murphy eta bi buruzagiorde prozesu hartatik libre atera ziren. [[1982]]an 30 urte zituela [[Behin-behineko IRAIrlandako Armada Errepublikarra|Behin-behineko IRAk]]k atentatu batean Murphy hil zuen.<ref>Sutton, Malcolm, [http://cain.ulst.ac.uk/sutton/chron/1982.html ''An index of deaths from the Conflict in Ireland''] (desde [http://cain.ulst.ac.uk/index.html CAIN Web Service]), Belfast: Beyond the Pale Publications, 1994. ISBN 0-9514229-4-4.</ref> Azken ekintza honetan IRAk UVFko kideen laguntza izan zuela uste izan da,<ref>[http://www.belfasttelegraph.co.uk/news/local-national/shankill-butcher-william-moore-found-dead-in-flat-was-due-to-face-questioning-14306112.html ''Shankill Butcher William Moore found dead in flat was due to face questioning''. Belfast Telegraph, 2009/5/18.]</ref> bai [[irlandar errepublikanismo|errepublikar nazionalistek]] zein [[loialistaulstergo loialismo|loialista unionistek]] hilta ikusi nahi baizuten, batzuek katoliko nazionalisten aurka burututako erasoengatik, eta besteek loialismoari emandako ospe txarra zela eta.
 
[[1997]]an taldeko kidea izandako William ''Basher'' Bates ere espetxetik atera bezain azkar hil zuten.<ref>[http://hemeroteca.abc.es/nav/Navigate.exe/hemeroteca/madrid/abc/1997/06/12/036.html ''Ulster: unionista bat eraila''] ABC, 1997/6/12.</ref>