Baionako txokolate: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
[[File:Le musée de chocolat.jpg|thumb|right|Txokolatearen aterpea, Baiona]]
'''Baionako txokolatea''' [[Lapurdi]]ko hiriburuan egiten duten [[txokolate]]a da. Euskal Herrian ezagunena, hiria oso inportantea izan da txokolatearen historian.<ref>{{erreferentzia|izena=Frédéric |abizena= Duhart|izenburua=Le chocolat au Pays basque (XVIIe-XXIe siècle) : De Bayonne à Oñati|argitaletxea=[[Elkar (argitaletxea)|Elkar]]|lekua=Baiona|urtea=2006|isbn=978-2913156791}}</ref>
 
== Historia ==
[[Ipar Euskal Herria]]n lehendabiziko txokolategileak 1609 inguruan [[Espiritu Saindua (Baiona)|Espiritu Sainduan]] kokatu ziren, [[Aturri]]ren ertzean<ref name="books.google.fr">{{erreferentzia|url=http://books.google.fr/books?id=A-8PGtx3uI4C&pg=PA76&dq=NUREMBERG,++Johann+VOLCKAMMER&as_brr=3&ei=k-3OS_zxEpS0yQSznLzEAg&cd=3#v=onepage&q&f=false|izenburua= The Temptation of Chocolate|izena= Jacques |abizena= Mercier|argitaletxea=Éditions Racine| urtea= 2007|orrialdeak = 234| isbn= 9782873865337|oclc= 191932674}}</ref>. Espainiatik ekarri zuten bere jakintza eta etxez etxe banatu zituzten bere edariak txokolatearen dohainak (bai sendagarri bai afrodisiako moduan) zabalduz.
 
Aurretik produktua jada ezaguna zen baionarren artean. 1559an, Baionako eta [[Donibane Lohizune]]ko lau itsasontzi kortsariok Puerto Caballos arpilatu zuten, [[Nikaragua]]ko ertze atlantikoan<ref>{{erreferentzia|izenburua= Quand la révolution, aux Amériques, était nègre: Caraïbes noirs, negros |izena= Nicolas |abizena= Rey |orrialdea= 120}}</ref>, edo [[Honduras]]en<ref>[http://membre.oricom.ca/yarl/Livre/1F/102.html En course aux îles du Pérou (1524-1559)]</ref> zegoena. Bertan [[kakao arbola|kakao]] ustiatzen zuten.
 
[[1492]]an, [[Errege-erregina katolikoakKatolikoak|Espainiako errege-erregina katolikoek]] [[judu]]ak bere erresumetatik bota eta Espiritu Saindua auzoan geratu ziren. Familia hauek komunitate sefardiekin harremanak mantendu zituzten, horien artean [[Amsterdam]]goarekin<ref name="terredisrael.com">{{erreferentzia|url= http://www.terredisrael.com/comm_juivesBordeauxHist.php|izenburua= A Bayonne et à Bordeaux : Un refuge pour les "Portugais" |izena= Gérard |abizena= Nahon| argitaletxea= www.terredisrael.com}}</ref>. Baionako juduak, hiritik 1597an egotziak, Espiritu Saindura ere mugitu ziren eta bertan sefardiekin bat egin zuten. Beste batzuk, Herbehereetan zegoen tolerantziaren bila Amsterdamera ere joan ziren.
 
1650eko hamarkadan, [[Ezpeleta]]n piperrak landatzeari ekin zioten. Haziak hautatu eta "Gorria" izeneko aldaera lortu zuten egungo [[Ezpeletako piperra]] sortu zuena. [[Hego Amerika]]n jaiotako landare hau laster batu zuten kakaorekin.
24. lerroa:
1728an, [[Filipe V.a Espainiakoa]]k [[Caracasko Gipuzkoar Konpainia]] eratu zuen, Venezuelarekiko merkataritzaren monopolioa zuena. Gainera, koroak, merkataritzan aritzeko baimena ez ezik, ''kortso'' zeritzan agiria ere eman zion Caracasko Gipuzkoar Konpainiari; hots, gobernuaren babesean kortsario gisa erasoaldiak egiteko baimena eman zion, horixe baitzen kortso agiri hura.<ref name=zoriarengurpila>{{erreferentzia|izena1= Miguel |abizena1= Artola|egile1-lotura= Miguel Artola|url= http://www.euskaraz.net/ga/Argitalpenak/DonostiarenHistoria/DonostiarenHistoria3 |izenburua= III Zoriaren gurpila: 1700-1864 |bilduma= Donostiaren historia |argitaletxea= [[Donostiako Udala]]| urtea= 2001}}</ref>
 
1761ean Ezpeletara Berindoage, 1770ean [[Kanbo]]ra Dolhabarrats eta 1785ean [[Étienne Noblia]] txokolategileak kokatu ziren. Gero, [[Bastidaxarre]]n, [[Lekorne]]n eta [[Heleta]]n agertu ziren. 1761ean ere, Baionako hamar txokolategileek, Ezkurra izeneko batek zuzenduak, hiribilduan Txokolategileen gremioa sortu zuten, atzerritarren sarreraren aurkako irtenbide moduan. 1767an, [[Bordeleko Parlamentuaparlamentua|Bordeleko Parlamentuak]]k, Moise Mesquit, Isaac Ledesma eta Raphael Dias bezalako atzerritarrek hala eskatuta, gremioa galarazi zuen. Hiribilduko dendari gaskoi eta euskaldunek (Elizalde, Saux, Saubagné, Pouyols) negozioa zabaldu zuten.<ref>{{erreferentzia|izena=Marcel Marc |abizena= Douyrou|izenburua=Le chocolat de Bayonne et du Pays basque - Chocolatiers du XVIIe au XXe siècle|argitaletxea=Éditions CPE|lekua=Romorantin|urtea=2010|isbn=978-2845037663}}</ref>
 
XIX. mendean euskal txokolategileek bere negozioa industrializatu zuten. Fagalde Kanbokoak eta Claudeville Bastidaxarrekoak fabrikazio mekanikoa aurkeztu zuten [[1855eko Parisko nazioarteko erakusketa]]n.<ref>{{erreferentzia|izena=Marcel Marc |abizena= Douyrou|izenburua=« Les Fagalde » chocolatiers du Pays basque : Cambo - Bayonne|argitaletxea=Cercle généalogique du Pays basque et Bas-Adour|lekua=Baiona|urtea=1996}}</ref> Fagaldek [[lurrun-makina]]k erabili zuen txokolate egiteko<ref>{{erreferentzia|izenburua= Cambo-les-Bains et ses environs|izena1=Cesar |abizena1= Duvoisin|egile1-lotura= Cesar Duvoisin| urtea= 1858}}</ref>.