Karbono monoxido: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t 87.100.47.45 wikilariaren aldaketak ezabatuz, EnzaiBot wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
78. lerroa:
Karbono monoxidoa karbonoa daukaten konposatuen [[errekuntza]] osatugabearen ondorioz sortzen da, batez ere [[barne-errekuntzako motor]]retan. Hala ere, beste gailu batzuk ere ekoizten dute, esaterako tximiniek, galdarek, ur-berogailuek eta erregaia erretzen duen etxeko edozein tresnak, ongi funtzionatzen ez badute. Errekuntza-prozesuan oxigeno gutxi dagoenean sortzen da.
 
== Osasunerako arriskuak : lanjerrak ==
Karbono monoxidoa ez da pozoi metakorra. Giza gorputzeko kontzentrazioa hainbat faktoreren araberakoa da: inguruko kontzentrazioa, odoleko karboxihemoglobina (COHb) kantitatea, presio barometrikoa, esposizio-denbora eta biriketako airearen berritze-indizea (buruturiko kirolaren araberakoa normalean).