Julen Madariaga: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
'''Julen Kerman Madariaga Agirre''' ([[Bilbo]], [[1932]]) [[euskal Herria|euskal herritar]] [[politika]]ria eta abokatua da. [[Euskadi Ta Askatasuna|ETAren]] sortzaileetakoa, [[Herri Batasuna]]n ere paper garrantzitsua jokatu zuen. Hala ere, [[borroka armatu]]a zela-eta alderdi hori utzi zuen, eta geroago [[Elkarri]] elkarte bakezalean eta [[Aralar (alderdi politikoa)|Aralar]] alderdi politikoan sartu zen.
 
== Biografia ==
[[Euzko Alderdi Jeltzalea]]ren kide baten semea, [[Espainiako Gerra Zibila]] amaitutakoan aitarekin [[Txile]]ra joan zen herbesteraturik. Bilbora [[1942]]an itzuli zen. Bigarren hezkuntza amaiturik, [[zuzenbide]]a [[Erresuma Batua]]n ikasi zuen, eta [[Cambridgeko unibertsitea]]n lortu zuen doktoretza. [[Euskal Herria|Euskal Herrira]] itzuli ondoren, jardun politikoari ekin zion euskal [[abertzaletasun]]aren barruan.
 
[[EAJEuzko Alderdi Jeltzalea|EAJren]]ren gazteriatik bereizi zen [[Ekin]] taldearen sortzaileetakoa izan zen, ETAren hazia izanen zena. Hau [[1959]]ko [[uztailaren 31]]n sortu zuten, honako hauek zuzendaritza batzordean zeudela: [[Eneko Irigarai]], [[Lopez Dorronsoro]], Álvarez Enparantza "[[Txillardegi]]", [[José María Benito del Valle|Benito del Valle]], [[J. Manuel Agirre]], Julen Madariaga eta [[Patxi Iturriotz]]. Hiru urte geroago, Madariagak taldearen [[ETAren I. Asanblada|I. Asanbladan]] hartu zuen parte, [[Baiona]]n. [[Burgosko prozesua]]n epaitu zuten.
 
[[Ipar Euskal Herria]]n finkaturik, [[frantzia]]r nazionalitatea [[1986]]an eskuratu zuen. ETAri laguntzeagatik 4 urteko espetxealdi zigorra jaso zuen [[1989]]an Frantzian, baita [[Iparralde]]an 10 urtez bizi ezin izateko debekua ere. [[1991]]n kartzelatik aterata, Bilbora joan zen [[Txema Montero]]rekin abokatua izatera. Hurrengo urteetan adierazi zuen Euskal Herriaren [[autodeterminazio]]aren aldeko borroka galdua zeukala ETAk. Hortaz, [[1995]]ean Herri Batasuna utzi zuen [[Gregorio Ordóñez]] [[Gipuzkoa]]ko [[PP|Alderdi PopularPopularreko]]reko politikaria ETAk hil ondoren.
 
[[2001]]ean [[Euskal Herritarrok]] alderdiaren barruan zegoen Aralar adarrarekin bat egin zuen, bortizkeria amaitzearen alde baitzegoen. [[2002]]an, alderdi politiko bereizi gisa, Madariaga Bermeen Batzordeko kide izendatu zuten. Geroago, [[Bizkaiko Foru Aldundia|Bizkaiko Aldundirako]] hauteskundeetarako ([[2003]]ko maiatzean), [[Espainiako Senatu]]rako eta [[Europako ParlamentuParlamentua|Europako Parlamenturako]]rako ([[2004]]an) zerrendetan aurkeztu zen Madariaga.
 
[[2006]]ko uztailean [[Espainiako Auzitegi NazionalNazionala|Espainiako Auzitegi Nazionaleko]]eko [[Fernando Grande-Marlaska|Grande-Marlaska]] epaileak Madariaga atxilotzeko agindu zuen, baina fidantzapean atera zen.
 
{{DEFAULTSORT:Madariaga, Julen}}