Lexiko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
18. lerroa:
=== Hiztegiak ===
{{Sakontzeko|Hiztegi}}
Hiztegiak, [[konputagailuordenagailu|konputagailuz]]z erabiltzeko moduko baliabideak dira. Landugabeak izan ohi dira, testu-prozesadore batez landuak gehienetan. Informazio gordina eduki ohi dute, hori bai, euskarri informatikoan. Lengoaia naturalaren prozesamenduan (LNP), 1980ko hamarkadarainoko sistemetan ahaleginaren gehiengoa sintaxi-egituretara eta sintaxitik semantikarako zubietara mugatzen zen.
 
Lexikoa arazorik gabe beteko litzatekeen hitz-zerrenda soil bat besterik izango ez zela uste zen. Garai horretan konturatu ziren LNPrako sistemen hedakuntzarako arazo nagusiena lexikoa urriegia izatea zela, eta lexikoa edukiz betetzea uste baino lan neketsuagoa zela. Garai berdinean, formalismo sintaktiko berri batzuk egitura sintaktikoen pisua lexikora pasatzen hasi ziren, lexikoaren egitura konplexuago bihurtuz.
 
Lexiko zabal eta konplexuen eraikuntza eskuz egitea gehiegizko lana izango zela eta, hiztegietan zegoen informazioa ustiatzen ahalegindu ziren. Hiztegi [[elebakarelebakartasun|elebakarretan]]retan hitzen kategoria, azpikategoria, definizioa, erabilera-adibideak, etab. aurki daitezke. Gainera hitzen esanahiak antolatuta daude, adieren bidez. Berrikiago, hiztegi [[elebiduneleaniztasun|elebidunetan]]etan dagoen informazioa ere ustiatzen hasi da, bai hizkuntza batetik besterako ordainak, baita hizkuntza bateko kolokazio edo eremu semantikoa bezalako informazioa ere.
 
Hiztegi elebakarren artean, bat izan da tratatua bereziki, ''Longman Dictionary of Contemporary English'' deritzona<ref>LDOCE, Procter, 1978</ref>. Bertako definizioak hiztegi mugatu bat erabiliaz egin dira, [[ingeles]]a ikasten ari direnentzat pentsatua. Bestalde, aditzen azpikategorizazioari buruzko informazioa, izenen kode pragmatikoak, arlo [[semantika|semantikoari]] buruzko kode semantikoak, eta abar jasotzen ditu.
36. lerroa:
Hiztegi elebidunen artean [[Collins argitaletxea]]k ingeles-gaztelania, ingeles-frantses, ingeles-italiera, eta abar eskuragarri dauzka formatu elektronikoan. Gaztelania eta ingelesaren artean ere bada ''Diccionario Vox/Harrap’s Esencial Español-Inglés''<ref>Biblograf, 1992</ref>.
 
Hiztegi moten artean ditugu Terminologia-bankuak ere. Hauek termino zientifikoen eta teknikoen gordailuak dira. [[TerminoTerminologia|Terminoen]]en esanahiarekin batera eleaniztasuna lantzen da bereziki. Horren adibide da [[UZEI]]k garatutako [[Euskalterm]] terminologia-bankua .
 
=== Hiztegi ezagutza-baseak (HEB) eta ezagutza-base lexikalak (EBL) ===
46. lerroa:
Bestetik, LNPrako lexikoak ditugu. Lexiko terminoak aplikazio batekiko lotura adierazten du. Informazio lexikalaren biltegi hauetan unitate bakoitzari ezaugarri morfologiko, sintaktiko eta semantikoak esleitzen zaizkio; hots, orotariko informazioa maneiatzen dute. Lexikoetan erabiltzen diren errepresentazio-formalismoak sarri teoria jakinetan oinarritzen dira. Ezaugarri-egituren bidezko adierazpidea usu erabiltzen da, eta sistema aurreratuenetan hierarkiak eta herentzia-mekanismoak ere ustiatzen dira. Horiek guztiak barneratzen ditugu sail honetan.
 
[[LengoaiaHizkuntza natural|Lengoaia naturalen]]en prozesamendu sintaktiko eta semantikoa egin ahal izateko, lexikoak hitz-zerrenda izatetik EBL izatera pasatu dira, hitz eta adierei buruzko informazioa dutenak. EBL baten hizkuntza ulertu ahal izateko, ordenagailuak hitzei buruz jakin beharreko guztia egon beharko litzateke<ref>Yokoi, 1995</ref>. EBLen ezaugarri garrantzitsuena herentzia izaten da, adierak klase/azpiklase hierarkien inguruan antolatzen dira eta<ref>Copestake, 1990</ref>. EBLak eskuz eraiki daitezke, adibidez ''WordNet''<ref>Miller et al., 1993b</ref> eta EDR<ref>EDR, 1993</ref>, baina askotan hiztegietatik erauzten dira<ref>Copestake, 1990; Bruce et al., 1992</ref>.
 
LNPren beste ikuspuntu batetik, HEBek hiztegietatik erauzitako informazioa jasotzen dute <ref>Artola, 1993</ref>. Erauzitako informazioaren artean, hemen ere, adieren hierarkiak dira aipagarriak. HEB batetik EBL bat erator daiteke, hiztegitik zuzenean EBL eraiki daitekeen bezala. HEB baten enfasia hiztegiko informazioan da, inplizitu egon eta esplizitu bihurtu dena, giza erabiltzaileak edo programa batek erabiltzeko moduan. EBL baten enfasia, ordea, LNP aplikazioetarako baliagarria izatea da.
65. lerroa:
 
== Ikus, gainera ==
* [[Glosategi|Glosario]]
* [[Morfologia (hizkuntzalaritza)]]
* [[Hiztegigintza|Lexikografia]]
* [[Lexikologia]]