Johann Joachim Winckelmann: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-\{\{[Cc]ommons[ck]at\|(.*)\}\} +{{commonskat}})
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
4. lerroa:
Teologiako eta medikuntzako ikasketak egin ondoren [[Heinrich von Bünau]] kondearen bibliotekari egin zen eta garai hartan hasi zen antzinateko arteari buruzko ikerketak egiten. [[Antzinako Grezia|Grezia]] eta [[Antzinako Erroma|Erromako]] kulturaz arduratuta, [[Italia]]ra abiatu zen [[1755]]. urtean eta urte berean ''Gedanken über die Nachahmung der griechischen Werke in der Malerei und Bildhauerkunst'' (''Greziako pintura eta eskultura obren imitazioari buruzko hausnarketa'') saiakera idatzi zuen, Greziako artea goresten zuen lana.
 
Archinto kardinalaren zerbitzuan jarri zen Erroman eta [[Vatikano Hiria|Vatikanoko]]ko bibliotekari izendatu zuten. Arte klasikoari buruzko bilduma oparoenetako baten jabe zen Albani kardinalaren idazkari eta antzinateko tresneriaren ikuskatzaile nagusi izan zen. Italiako arkeologia gune garrantzitsuenetan izan zen ([[Napoli]], [[Ponpeia]], [[Herculano]]) eta sarrera izan zuen, halaber, Erromako arte altxor garrantzitsuenak aztertzeko. Datu eta berri ugari jaso ahal izan zituen, eta beste obra batzuen artean ''Geschichte der Kunst des Altertums'' ([[1764]], ''Antzinateko artearen historia'') bilduman argitaratu zituen.
 
== Erreferentziak ==