[[Fitxategi:George A. Romero - 2005 horror convention.jpg|thumb|alt=I took this picture at a horror convention in 2005.|George A. Romero]]
'''George Andrew Romero''' [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu BatuBatuetako]]etako zinemagilea ([[New York]], [[1940]]). Antzerkian jardun zuen. Produkzio-etxe bat sortu zuen, publizitatea, erreportajeak eta telebistarako programak egiten zituena; horri esker, gero bere filmak egiteko baliatu zuen lantalde bat eta lanerako azpiegitura izan zituen. 1968an, ''[[Night of the Living Dead]]'' ("Bizidun Hildakoen Gaua") beldurrezko filma egin zuen, genero horretan klasiko bihurtu den filma. Geroztik egin dituen filmek bide horri eutsi diote.