Manuela Sáenz: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
2. lerroa:
| izena = Manuela Sáenz Aizpuru
| irudia = Manuela Sáenz.jpg
| oina = Manuela Sáenz (1797-1856) [[Simón Bolívar|Simon BolivarBolivarren]]ren bikotekide eta borrokakide izan zen zortzi urtez.
| izen osoa =
| jatorrizko izena =Manuela Sáenz Aizpuru
13. lerroa:
| heriotza herrialdea = {{bandera|Peru}}
| etnia =
| bikote kidea =[[Simón Bolívar|Simon Bolivar]]
| webgunea =
| sinadura =
| datu gehigarriak =
}}
'''Manuela Sáenz Aizpuru''' ([[Quito]], [[1797]]ko [[abenduaren 27]]a - [[Paita]], [[1856]]ko [[azaroaren 23]]a) [[Simón Bolívar|Simon BolivarBolivarren]]ren bikotekidea izan zen, baita [[Hego Amerika]]ren askatzaileetako bat.
 
==Biografia==
[[1822]]ko [[ekainaren 16]]an, [[Quito]]n, [[Simón Bolívar|Simon Bolivar]], Hego Amerikaren Askatzailea, garaile sartu zen [[Ekuador]]reko hirian. Jendetzaren artetik, neska gazte batek arrosazko eta ereinotzezko koroa bota zion Bolivarren besoetara iritsi zen [[lore]]-sorta. Bolivarrek eta Manuela Saenz Aizpuruk topo egin zuten lehen aldia izan zen hura. Bigarren aldian, Askatzaileak, lehen elkartze hura gogoan, zera esan omen zion Manuelari:''Anderea, nire [[soldadugudari|soldaduek]]ek zuk duzun tiro trebetasuna balute, dagoeneko [[Espainia]]ri gerra irabaziko genion''. Handik aurrera eta Bolivar hil artean ([[1830]]), Manuela haren bikotekide izan zen<ref name=aa>Nagore Irazustabarrena, [http://www.argia.eus/argia-astekaria/2434/manuela-saenz-aizpuru-askatzailearen-askatzaile «Manuela Saenz Aizpuru, Askatzailearen Askatzaile»], ''Argia'', 2014-10-26, CC-BY-SA lizentzia</ref>.
 
Manuelaren aita, Simon Saenz Vergara [[burgos]]tarra, Juana Maria del Campo Larraondo jatorri [[bizkaitar (argipena)|bizkaitarreko]]reko oinordeko aberatsarekin ezkondu zen 1781ean. Urte batzuk geroago Joaquina de Aizpuru kreolearekin maitasun-harreman bat izan zuen eta horren ondorioz, 1797an Manuela Saenz Aizpuru jaio zen [[Quito]]n. Ama erditzean hil omen zitzaion; beste iturri batzuen arabera, haurrak bi urte zituenean hil zen. [[Amaorde]]ak sasikoa zelako baztertuta, Quitoko Santa Katalina komentuan hartu zuten<ref name=aa></ref>.
 
17 urte zituela [[komentu]]tik ihes egin zuen, baina gertakariaz ezer gutxi dakigu eta Manuela bera ere ez zuen gertatutakoari buruzko xehetasunak emateko zale; dirudienez, Fausto D’Elhuyarrek –[[Juan Jose Elhuyar]]ren iloba eta [[Fausto Elhuyar]]ren semea– seduzitu eta berehala bazterrera utzi zuen neskatoa. [[1817]]an, 20 urte zituela, [[James Thorne]] mediku ingeles dirudunarekin ezkondu zen, aurrez aitak hala itunduta zeukalako. Baina horrek ez zuen geldiarazi Bolivarrekin batera borrokara joateko orduan<ref name=aa></ref>.
 
[[1828]]ko [[irailaren 25]]ean Bolivarren etsaiak San Karlos jauregira ([[Bogotá|Santa Fe de Bogotá]], [[Kolonbia]]) hurbildu ziren, buruzagia hiltzeko helburuarekin. Manuela haien asmoez jabetu zen eta erasotzaileak entretenitzea lortu zuen. Bolivarri leihotik ihes egiteko aukera eman eta, hala, bizia salbatu zion. Horregatik ''La Libertadora del Libertador'' (Askatzailearen Askatzailea) ezizena ipini zioten. Baina horrek ez du esan nahi Manuelak merezitako onarpena jaso zuenik<ref name=aa></ref>.
 
San Karlos jauregian plaka bat ipini zuten gertakariaren oroimenez, baina idazkunean Manuelaren izena ez da aipatu ere egiten. [[Historia]]lari batzuek Bolivarren itzaleko osagarri erromantiko huts gisa deskribatu dute. Beste batzuek elezahar sexual iluna sortu dute haren inguruan, Manuelaren jarrera ireki, aurrerakoi eta probokatzaileak gaitzituta. Baina azken hamarkadetako [[errebisionismo]]ari esker, Saenz Aizpuruk independentziaren heroi gisa jokatutako rola azpimarratzen duten lanak argitaratu dira, eta Hego Amerikako [[feminismo]]aren aitzindaritzat ere jotzen dute<ref name=aa></ref>.