José Manuel Collado: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Ibon U. (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
'''José Manuel Collado Parada''' ([[Donostia]], [[Gipuzkoa]], [[1792]] - [[Madril]], [[Espainia]], [[1864]]) [[politikari]]a izan zen, Donostiako oligarkiaren ordezkari nagusietako bat [[Gipuzkoako Batzar Nagusiak|Gipuzkoako Batzar Nagusietan]]. Aduanak [[Ebro]]tik [[Bidasoa]]ra igaro zitezen eskatu zuen ([[Azpeitia|Azpeitiko]] Batzar Nagusiak, 1831). Gipuzkoako diputatua izan zen Madrilgo Gorteetan (1836); eta Finantza (1854) eta Sustaketako ministroa (1856), ondoren. [[IsabelElisabet II.a Espainiakoa|Isabel II.a]] erreginak 1862an La Lagunako markes eta ''"[[Espainiako handiki|Grande de España]]"'' izendatu zuen ([[Baeza]], [[Andaluzia]]).
 
Collado-tarrek XIX. mende hasieran Donostiako merkatal etxe boteretsuenetako bat osatu zuten, [[EspainiakoIberiar IndependentziaPenintsulako Gerra|Iberiar Independentzia Gerran]] (1808-1814) eskualdea okupatu zuten armada ezberdinak hornitu baitzituzten.<ref>MUGICA, José: ''Carlistas, moderados y progresistas (Claudio Antón de Luzuriaga)''. Donostia: Biblioteca Vascongada de los Amigos del País, 1950.29. orria.</ref> Jose Manuelen aita, Manuel Collado Regato, [[Santander|Santanderkoa]] zen, ama berriz, Cayetana Parada Etxenagusia, Donostian jaioa.<ref>http://ortizdepinedo.com/f2572.htm</ref>
 
1828an María de los Dolores Leocadia Echagüe y Aracues-ekin ezkondu zen. Emakume hau Donostiako beste familia oligarkiko garrantzitsu batekoa zen eta bere lehengusuetako bat berriz [[Rafael Etxague|Rafael Etxague Bermingham]] jenerala.<ref>http://www.geneall.net/H/per_page.php?id=646206</ref><ref>http://www.geni.com/people/Mar%C3%ADa-Leocadia-Echag%C3%BCe-Aracues/6000000017746299284</ref> Bestalde, Jose Manuel Collado [[Fermín Lasala Collado|Fermin Lasala y Collado]] Mandasko dukearen osaba ere izan zen.
 
Gutxi gora behera 1820tik aurrera ''La Balandra'' izeneko tertulia garrantzitsu bat osatu zuen bere etxean, hango partaide zirelarik besteak beste Elias Legarda, [[Joaquín María Ferrer|Joaquín Maria Ferrer]], Jose, Francisco eta Jose Manuel Brunet, [[Eustasio Amilibia]], [[Joaquín Kalbeton|Joaquín Calbetón]], [[Claudio Antón Luzuriaga|Claudio Antón de Luzuriaga]] eta Etxague familiako zenbait kide, denak ere Donostiako eta inguruko herrietako eliteko partaide eta merkataritza, finantza mundua edo legegintzari lotuak ([[Agustin Paskual|Agustin Paskual Iturriaga]] ezik). Jose Mugica abokatu eta historialariak zioenez, tertulia hau "presio-talde" edo zehazkiago "erabaki-talde" boeretsu bat bilakatu zen, handik zuzentzen ziren Donostiako interes ekonomiko eta politikoak, <nowiki/>hiri horretako udala eta merkataritza batzordea norabide batera edo bestera bultzatuz. Herritarren artean liberalismoaren aldeko jarrera sortzen ere bere biziko garrantzia izan omen zuen tertulia honek, baita Donostiako udalak Gipuzkoako [[foru]] erakundeekin izandako gatazka politikoa berotzen ere.
 
Labur esateko, M.A. Barcenilla eta I. Gonzalez de Garairen aburuz, tertulia hura osatzen zuten handiki horiek "beren idearium politikoa eta interes ekonomikoak Donostiako Erakundeenak izatea lortu zuten, honela, donostiarren helburuak eta pertsonaia horienak nahasiz. Praktikan, ekonomiazko eta promozio politikozko interesek, gehien bat, osaturiko talde oligarkiko batean bilakatu zen. Botere ekonomiko eta politikoa euskarri harturik, horiek ematen zieten prestigioa eta erakundeetan zuten hegemonia erabiliz, biztanleria osoari beren interesak eta ideiak ezarri zizkioten, donostiar guztienak zirelakoan".<ref>BARCENILLA, M.A.; GONZALEZ DE GARAI, I.: ''Jauntxoak, burgesak eta foruak''. Donostia: Gaiak, 1989. 59. orria.</ref> Egile hauek [[Urumea|Urumeako]] hiri horren kasura mugatzen baldin badira ere, [[Pasaia|Pasaiako]] egoera hein batean antzekoa izango zen, Joaquín María Ferrer tertuliakidea udalerri horretako ordezkari izan baitzen 1831an Azpeitian ospatu ziren Batzar Nagusietan.
 
Ezinikusi pertsonal edo politikoen ondorioz, [[JuanJoan Ignazio Iztueta|Juan Ignazio Iztuetak]] Elias Legarda Donostiako jauntxoaren aurka idatzitako poesia anonimoan, beste zenbait oligarken artean Collado ere aipatu zuen (''Una docena de banderillas de fuego al compadre Legarda''):<ref>http://www.euskerazaintza.org/PDF/Euskerazaintza%20Liburuak/Iztueta%B4ren%20olerkiak%20-%20Jose%20Garmendia%20Arruebarrena%20.pdf. 170. orria</ref><ref>http://www.iztueta.com/index.php/bibliografia-mainmenu-594/iztuetaren-lanez/537-b-96959115</ref>
 
''"(...)''