Alan Baker: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
4. lerroa:
== Bizitza ==
 
[[Londresko Unibertsitatea]]n ikasi ondoren, [[Cambridgeko UnibertsitateUnibertsitatea|Cambridgeko Unibertsitatera]]ra joan zen, eta han egin zuen doktoregoa. 1964an, [[Trinity College]]ko kide aukeratu zuten. [[Ekuazio diofantiko]]ak landu ditu bereziki Bakerrek, eta, horri esker, [[Fields Domina|Fields domina]] jaso zuen Nizako Nazioarteko Kongresuan, 1970ean. [[Hilberten zazpigarren problema]] ebazten ere lagundu zuen. 1972an, Cambridgeko Unibertsitateko Adams saria jaso zuen, eta, hurrengo urtean, [[Royal Society]]ko kide aukeratu zuten. [[Indiako Nazioarteko Zientzien Akademia]]ko ohorezko kide ere bada (1980).
 
Hauek dira Bakerren libururik aipagarrienak: ''Transcendental number theory'' (1975, ''Zenbaki transzendentalen teoria''), ''Transcendence theory: advances and applications'' (1977, ''Transzendentziaren teoria''), ''A concise introduction to the theory of numbers'' (1984, ''Zenbakien teoriaren sarrera'') eta ''New advances in transcendence theory'' (1988, ''Transzendentziaren teoriaren azalpen berriak'').