François Guizot: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
[[Fitxategi:Guizot, François - 2.jpg|thumb|François Pierre Guillaume Guizot]]
 
'''François Pierre Guillaume Guizot''' frantses politikari eta historialaria izan zen ([[Nimes|Nîmes]], 1787 - Val-Richer, Calvados, 1874). Frantziako Unibertsitatean Historia Modernoko katedra eskuratu ondoren (1812), [[Luis XVIII.a Frantziakoa]]ren lehen gobernuan Barne Arazoetako idazkari nagusi izan zen, eta Estatuko Kontseiluko bazkide (1816). [[Duc Decazes]]en gobernua desegin zenean (1821), kargu politiko guztiak galdu zituen. 1830ean, Diputatu Ganberan sartu eta [[Karlos X.a Frantziakoa]] erori zenean, Luis Filiperen gobernuan Herri Hezkuntzako ministro izan zen; kargu hartan zela, Frantziako irakaskuntzaren oinarriak finkatu zituen. 1840an, Londresen enbaxadore izan zen. [[1848ko Iraultzairaultzak|1848ko Iraultzak]]k baztertu zuen betiko politikatik. Belgikan eta Ingalaterran erbesteraturik egon ondoren, 1849an itzuli zen, baina politikan sartu gabe. Harenak dira: ''Histoire de la révolution d´Angleterre'' (1826-1827), ''Histoire de la civilisation en Europe'' (1828), ''Histoire de la civilisation en France'' (1829-1832) eta ''Mémoires pour servir à l´histoire de mon temps'' (1858-1867).
 
{{DEFAULTSORT:Guizot, Francois Pierre Guillaume}}