Harold Kroto: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
[[Fitxategi:Harold Kroto 1c389 8471.sweden.jpg|thumb|Harold Kroto.]]
 
Sir '''Harold (Harry) Walter Kroto''' ([[Wisbech]], [[Cambridgeshire]], [[Ingalaterra]], [[1939]]) kimikaria da. [[Sheffieldeko Unibertsitatea]]n egin zituen [[Kimika]]ko ikasketak. [[Doktorego]]a lortu ondoren (1964), hiru urte eman zituen [[Kanada]]n eta [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu BatuBatuetan]]etan ikasketak sakontzen. Gero, eskolak ematen hasi zen [[Sussexko Unibertsitatea]]n. 1991n, [[Royal Society]]ko ikerketaburu (Research Professor) izendatu zuten, eta lan horretan aritu zen 2001 arte.
 
1970eko hamarraldian [[mikrouhin]]en [[espektroskopia]]ko ikerketak egin zituen. [[Irrati-astronomia]] baliatuta espazioan sortzen diren molekulen ibilbideak aztertu zituen; batez ere, [[karbono]] eta [[nitrogeno]]ko kate luzeko molekulak interesatzen zitzaizkion. Krotoren ustez, kate horiek [[karbono-izar]]retan eratzen ziren, hau da, karbono ugariko izar erraldoien eguratsetan. Kroto kate horiek sortzen ziren kondizioak antzeratzeko modua bilatzen ari zen.
 
1985ean, [[Houston]]a ([[Texas]]) joan zen, Riceko Unibertsitatera. Han, bere lagun bat, [[Robert F. Curl]], Riceko beste katedradun [[Richard E. Smally]]rekin batera, azken honek diseinatutako laser berezi bat frogatzen aritu zen, gaiak lurrun bihurtzen eta atomoen agregatu txikiak (''cluster'' direlakoak) sortzen. Karbono-clusterrak sortu zituzten [[grafito]]tik, [[helio]]rekin nahastu zituzten gero, eta hutsa egindako ganbera batean hozten utzi. Clusterrak aztertzean, karbono-kate luzeen ordez, karbono-atomoen egitura itxiak eta simetrikoak aurkitu zituzten, 60 atomokoak. Karbono-molekula berriak (C<sub>60</sub>) [[futbol-baloi]]aren antzeko egitura zuen, bai eta [[Bukminster Fuller]] estatubatuar arkitektoaren kupula geodesikoen antza ere. Kroto eta haren lankideek ''[[bukminsterfulereno]]'' izena jarri zioten. Aurkikuntza horregatik, hau da, grafitoa eta [[diamante]]a ez bezalako karbono-mota berria aurkitzeagatik, Krotok, Smalleyk eta Curlek [[Kimikako Nobel Saria|Kimikako Nobel saria]] jaso zuten 1996an.
 
2002tik 2004ra bitartean, [[Royal Society of Chemistry]] erakundeko presidente izan zen.
 
2010eko irailean, Krotok, beste 54 pertsona ospetsurekin batera, ''[[The Guardian]]'' egunkarian argitaratutako gutun ireki bat sinatu zuen, [[Benedikto XVI.a]] aita santuak [[Britainia HandiHandia|Britainia Handira]]ra egin behar zuen bisitaldiaren aurkakoa iritzia agertzeko.
 
== Kanpo loturak ==