Masaccio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-\{\{[Cc]ommons[ck]at\|(.*)\}\} +{{commonskat}})
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
19. lerroa:
| datu gehigarriak =
}}
'''Masaccio''', benetako izenez '''Tommaso di Ser Giovanni di Simone''', ([[San Giovanni Valdarno]], [[1401]]eko [[abenduaren 21]] - [[Erroma]], [[1428]]ko udazkena) italiar margolaria izan zen. [[BerpizkundePizkundea|Berpizkundeko]]ko pinturaren aitatzat hartzen da. [[XV. mendea|XV.]] eta [[XVI. mendemendea|XVI. mendeetako]]etako [[Florentzia]]ko artista ospetsuena izan zen, [[Quattrocento]]ko margolari aipagarrienetako bat. Beste artista batzuek Florentziako arkitekturan ([[Filippo Brunelleschi|Brunelleschik]]) eta eskulturan ([[Donatello]]k) ordurako gauzatua zuten eraberritzearen aitzindaria izan zen Masaccio pinturan.
 
== Biografia ==
25. lerroa:
Castel San Giovannin (gaur egun [[San Giovanni Valdarno]], [[Arezzoko probintzia|Arezzo]]) jaio zen, [[1401]]eko [[abenduaren 21]]ean. Aita Giovanni di Simone Cassai, lanbidez [[notario]]a, eta ama Jacopa di Martinozzo izan zituen. Aita [[1406]]an hil zen, Tommasok 5 urte besterik ez zituelarik, eta ama Tedesco di Mastro Feo botikariarekin ezkondu zen.
 
[[Giorgio Vasari|Vasariren]]ren arabera, lehenengo lanak [[Masolino da Panicale|Masolino]] [[arezzo]]arraren lantegian osatu zituen<ref name=VAS>[http://books.google.es/books?isbn=9683643884 Giorgio VASARI: ''Las vidas de los más excelentes pintores, escultores y arquitectos''] Books.google.es</ref>, baina zalantza handiak daude horren inguruan, Masolinok Azken Gotikoko ezaugarriak baititu, hasierako lanetan batez ere. Beste iritzi batzuen arabera, Masacciok [[Mariotto di Cristofano]]ren eskutik ikasi zituen Lehen Berpizkundeko artearen berrikuntzak, eta hark aldarazi zuen, halaber, Masolinoren azkenaldiko estiloa. Dena den, badira Masacciok Masolinorekin elkarlanean egindako garrantzi handiko obrak, besteak beste, ''Sant'Anna Metterza'' ([[Uffizi Galeria]]), [[Branda di Castiglione]] kardinalearen kaperako freskoak (Erromako San Klemente eliza), [[Santa Maria Maggiore]]ko aldarerako poliptikoa (gaur egun, han-hemen sakabanatuta daude poliptiko horren atalak) eta abar.
 
Masolinorekin ez ezik, garai hartako beste zenbait artistarekin ere izan zituen harremanak Masacciok, esate baterako, [[Filippo Brunelleschi|Brunelleschi]] eta [[Donatello]]rekin. Alabaina, [[Giotto di Bondone|Giottok]]k izan zuen eragin handiena Masaccioren obran. Izan ere, Masacciok eskala handiko lanak egin zituen, hark bezala, eta konposizio zorrotza eta bolumen eskulturalak erabili zituen. Donatelloren eragina arroparen trataeran nabarmentzen da bereziki: arropaz estalitako gorputz biluziak pintatu ohi zituen, non arropak benetakoak balira bezala tolesten baitira. Irudiak, berriz, eskultura handien modukoak dira, eta Giottoren kutsua dute gorpuzkeran eta bolumenean. Brunelleschiren eragina, azkenik, arkitektura-moldeetan, perspektibaren trataeran eta espazio garbi eta arrazionalen erabileran antzematen da.
 
Artista horien eragina izateaz aparte, bere ekarpenak ere egin zituen Masacciok. Oro har, irudi luzeak, soilak eta indar handikoak marraztu zituen, eta bikain landu zuen argia. Horrek guztiak itxura monumentala eta arrandia lasaia ematen die bere lanei. Masaccioren margolanetan, hiru dimentsioko errealitatearekin egiten dugu topo, errealitate bolumetrikoarekin, alegia, eszenak ez baitira infinituan irudikatzen eta baztertu egiten baitituzte [[Erdi AroAroa|Erdi Aroko]]ko transzendentzia-asmoak. Masaccioren irudiek benetako espazioa hartzen dute, haien kokapena perspektiba linealaren eta koloreen kontrastearen bidez osaturiko espazio benetako eta historikoa baita.
 
Masaccio Erroman hil zen, [[1428]]ko udan, 27 urte besterik ez zituela. Vasarik pozoitu zutela iradoki zuen. [[1443]]an, Florentziako Santa Maria del Carminen ehortzi zuten eta, aurrerago, bi epigrama ezarri zituzten, bata latinez eta bestea, Anibal Carorena, italieraz<ref name=VAS/>:
45. lerroa:
Masaccioren freskorik aipagarriena, esan bezala, [[Florentzia]]ko [[Santa Maria Novella basilika]]ko ''Hirutasuna'' da ([[1425]]-[[1428]]). Lan horrek biltzen ditu hobekien Masaccioren ezaugarriak eta, orobat, Lehen Berpizkundeko printzipio estetiko nagusiak.
 
[[Hirutasun]]a eta [[Maria|Ama Birjina]], [[Joan Bataiatzailea]] eta koadroa egiteko enkargua eman zuen bikotea agertzen dira margolanean. Aurrealdean, [[erdi puntuko arku]] bat ageri da, [[joniar ordena]]ko kapiteldun bi zutabek eutsia. Arkuaren kanpoaldean bi zutabe karratu daude, taulamendu bikain batez burutuak. Atzealdean, [[kasetoi]]zko [[ganga#Kanoi ganga|kanoi-ganga]] batez estalitako kapera bat dago.
 
Kapera horretako eszenaren aurkezle gisa agertzen zaizkio ikusleari San Joan Bataiatzailea eta, batez ere, Ama Birjina. Jainko Semea gurutzean agertzen da eta Jainko Aita, aldiz, gurutzeari eusten. Ama Birjinaren begiradak gurutzera begiratzera bultzatzen du ikuslea eta, hala, koadroko osagai bihurtzen du ikuslea bera.
60. lerroa:
[[Fitxategi:Masaccio-TheExpulsionOfAdamAndEveFromEden-Restoration.jpg|thumb|left|alt=''The Expulsion Of Adam and Eve from Eden'', Masaccio (1426-28) Cappella Brancacci (Florentzia)|''[[Adam]] eta [[Eva]] paradisutik egotziak'' (1426-28), zaharberritu aurretik eta gero.]]
 
[[Maria|Andre MariaMariari]]ri eskainia zen Brancacci kapera, eta [[Petri (apostolua)|San PedroPedroren]]ren bizitzako pasarteez hornitzeko eskatu zuen Felice Brancaccik (garai hartan Florentzian sortu zen zenbait arazori buruzko iritzia emateko, seguruenik, beherago azalduko dugun bezala). Berpizkundeko pinturako freskoen lehen ziklo handiari eman zion hasiera Masacciok Brancacci kaperan egindako irudiekin. Brancacciko fresko asko galdu egin dira urteen joanean, baina Masaccioren ukitua ageri duten zenbait irudi gorde dira gaur egun arte: ''Kristau berrien bataioa'', esaterako, eta ''Adan eta Eva paradisutik egotziak'' eta ''Txanponaren zerga'', batez ere.
 
Margolaritzaren historian, sekula ez zen halako kutsu dramatikoz irudikatu Adan eta Evaren ''[[GenesiHasiera (Biblia)|Genesiko]]ko'' pasarte hori. Jainkoaren aurrean lotsatuta bezala agertzen dira biak: saminak jota daudela dirudi, Lurreko zorionetik aldentzera doazelako, eta, errudun baino areago, Jainkoaren biktima gisa azaltzen ditu samin horrek. Gizadiaren minaren adierazpentzat hartzen da Adan eta Evaren keinua.
 
Kapera horretako beste zenbait iruditan, Masolinok irudi zehatzak eta dotoreak egin zituen, Azken Gotikoko joerari jarraituz: gorputz lirain, fin eta hotzak. Irudi horien aurrez aurre, Lehen Berpizkundearen ezaugarriak jarri zituen Masacciok: irudi dramatikoak, energia eta bizitasun handikoak, errealistagoak. Mugimendua adierazteko trebetasuna du ezaugarri nagusietako bat.
 
''Kristau berrien bataioa'' obran ere, irudi errealistak erabili zituen. San Pedro agertzen da aurrean, ibai ertzean, oinetan kristau berria duela. Bizitasun handiko freskoa da. Jainkozko gertaera bati buruzkoa den arren, Azken Gotikoko abstrakzioa alde batera utzi, eta orainaldira ekarri eta gizatiartu egin du [[bataio]]aren pasartea, gertaera hori sinestunei hurbildu nahian bezala. Errealitateari lotu zaio, beraz, Masaccio, [[Giotto di Bondone|Giotto]] aitzindariaren joerari jarraituz.
 
[[Fitxategi:Masaccio7.jpg|thumb|right| 350 px|alt=|''Txanponaren zerga'' (1425).]]