Edward Burne-Jones: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-\{\{[Cc]ommons[ck]at\|(.*)\}\} +{{commonskat}})
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
19. lerroa:
| datu gehigarriak =
}}
'''Edward Burne-Jones''' ([[Birmingham]], [[1833]]ko [[abuztuaren 28]]a - [[Londres]], [[1898]]ko [[ekainaren 17]]a) [[britainiar]] margolaria izan zen, [[prerrafaelismo|prerrafaelisten]] bigarren belaunaldikoa. Prerrafaelismoaren eta [[XIX. mendea|XIX. mende]] amaierako arte sinbolista dekadentearen arteko maisutzat hartua da.
 
Harreman estua izan zuen [[Dante Gabriel Rossetti|Dante Rossetti]] eta [[William Morris]]ekin. Rossettiren irakaspenak hartu zituen oinarritzat, eta haietatik abiatuta estilo landuagoa eta irudi idealizatuagoak erabili zituen, baina [[Venezia]]ko maisuen kromatismo aberatsa eta giroa ageri da bere obretan. Maisuarengandik hartu zuen, orobat, emakumeak irudikatzeko zaletasuna, nahiz eta ez zituen hark bezain irudi sentsualak egin. Morrisekin batera, bestalde, [[beirate]] diseinuetarako kartoi ugari margotu zituen.
 
Gaiei dagokienez, erlijio gaiak eta mitologia klasikoari eta Erdi Aroko elezaharrei buruzko lanak egin zituen. Aipagarriak ditu, besteak beste, ''Pygmalion eta Galatea'' saila (''Pygmalion and Galatea'', [[1869]]-[[1879]], [[Birmingham]]eko hiriko museoa eta arte galeria) eta ''Belengo izarra'' (''The Star of Bethlehem'', 1890, [[Birmingham]]eko hiriko museoa eta arte galeria) eta bere maisulana, ''Arturo erregearen azken ametsa Avalonen'' (''The Last Sleep of Arthur in Avalon'', [[1881]]–[[1898]], Museo de Arte de Ponce, [[Puerto Rico]]).