Botere betearazle: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
2. lerroa:
'''Botere betearazlea''' [[gobernu]]ari dagokion boterea da. Boterean gobernuburua eta presidenteak, gobernuburuordeak eta ministroak parte hartzen dute. Funtzio nagusiak [[estatu]]ak [[politika]] zuzentzea eta [[lege]]ak betetzen direla bermatzea ditu.
 
Komunitate politiko baten gobernua formalki bideratu behar duten erakundeez osatua dago botere betearazlea, hau da, botere betearazlearen erakundeek berek neurri handiagoan edo txikiagoan hartutako erabaki lotesleak aplikatzen dituena da botere betearazlea. Botere betearazlearen egiturak, egitekoek eta izaerak aldaketa handia bizi izan dute denboraren joanean. Egiturari dagokionez, gaurko egunean, gobernuburua zuzenean edo zeharka hautatzen den arabera, [[Presidentzialismo|sistema presidentzialista]] ([[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu BatuBatuetan]]etan eta, neurri apalagoan, [[Frantzia]]n) eta [[kabinete-sistema]] ([[Britainia Handia]]n eta Europako herrialde gehienetan) dira bi forma nagusiak; horrenbestez, aldatu egin da botere betearazlearen jatorri tradizionala, izan ere, oinordetza eskubidea, [[kooptazio]]a eta indarraren erabilera baliatzen ziren botere betearazlea osatzeko. Egungo botere betearazleen egitekoei dagokienez, funtziook sendotu egin dira gaurko egunean, eta horien artean aipagarri dira ordezkaritza eta integrazio izaerako funtzioak, aitzindaritza, lege erabakien eta gauzatze erabakien hartzea, eta erabaki eta gauzatze organo menpekoen gaineko, hots, [[Administrazio]]aren gaineko kontrol eta ikuskaritza lanak. Azkenik, botere bete arazlearen izaerari dagokionez, arauturiko prozedurak onartuta erantzukizun politiko eta funtzionala instituzionalizaturik, gaurko egunean botere betearazlea da botererik garrantzitsuena eta nagusia Estatuko botereen eskema klasikoan, Legebiltzarreko [[botere legegile]]aren eta [[botere judizial]]aren kaltetan.
== Botere betearazlearen egitura ==
8. lerroa:
=== Tipologiak ===
 
[[GobernuburuGobernu]]aburua hautatzeko prozedura da botere betearazlearen egitura zehazteko lehen irizpidea. Horren arabera, bi sistema bereizten dira, batetik sistema presidentzialista, Estatu Batuetan, Frantzian, [[Latinoamerika]]n eta [[Afrika]]ko herrialde frantses-eledunetan ezarria, eta, bestetik, kabinete-sistema, jatorriz [[Ingalaterra]]koa, Europako ia herrialde guztiek bere egin dutena, ingelesez mintzo ziren herrialde guztietan eta garai bateko [[kolonia (argipena)|kolonia]] askotan ezarria, baita herrialde totalitario askotan ere, batez ere [[Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|Sobietar Batasun]] ohian eta ekialdeko Europako herrialdeetan. Sistema presidentzialista batean herriak hautatzen du presidentea, eta honek botere betearazlearen kargu gorena beteko du epe jakin batean, legebiltzarraren aurrean erantzukizunik ez duela. Aitzitik, kabinete sistema batean lehen ministroa eta bere kabinetea dira botere legegilearen aurrean erantzukizuna dutenak, izan ere, botere legegileak botazio baten bidez ematen die formalki botere betearazlea eta, aldi berean, aurkako botazio baten bidez, edozein unetan egotzi ditzake beren karguetatik.
 
Botere betearazlearen egiazko botere motaren arabera, betearazle «sendoak» eta «ahulak» bereizteko aukera ematen duen bigarren tipologia bat aurkezten zaigu.
30. lerroa:
Bi dira botere betearazlearen eta botere legegilearen arteko harremanaren lotuneak: [[legeen aldarrikapen]]aren gaia bata eta gobernuaren ekintzaren gaineko kontrolaren gaia, bestea. Kasu bietan eta egungo harreman motaren arabera, nabaria da botere betearazlearen aldeko desoreka.
 
Legeen aldarrikapenari dagokionez, lege orokorrak prestatzeko egitekoa, [[legebiltzarparlamentu|legebiltzarraren]]raren ardura dena, mugatuta dago bi bidetatik; batetik, legebiltzarra dagoeneko ez da legeak aldarrikatzeko eskuduntza duen organo politiko bakarra, Gobernuak [[lege dekretu]]ak, askok eta askotan legebiltzarrak berak aldarrikaturiko lege arrunten balio bera dutenak, aldarrikatzeko ahalmena baitu; bestetik, botere legegileak onartutako lege orokorren arautegi zehatza garatzeko ahalmena du botere betearazleak eta, horrenbestez, botere handiagoa erdiesten du, izan ere, arautegien eta [[xehetasun arau]]en bidez legeak garatzeko fase honetan, ondorengo erabaki politikoetan zuzeneko eragina baitu, zehazten da botere legegilearen sendotasuna. Azken batean, herrialde gehientsuenetan, berez Gobernuak osatzen du oinarrizko gorputz legegilea, erraz gainditzen baitu Legebiltzarrak aldarrikaturiko lege kopurua.
 
Bi baldintza historikok ahalbideratu dute legeak egiteko ahalmenaren esku aldatzea.
46. lerroa:
== Botere betearazlearen funtzioak ==
 
Sistema politikoak batez ere interesak eta aukerak erabaki bihurtzeko mekanismotzat hartzen diren neurrian, gaurko egunean botere betearazlea da funtzio publikoen jardule eta erantzule nagusia. Botere betearazlearen lehen funtzioa ekoiztearena da, [[hiritarherritartasun|hiritarren]]ren eguneroko bizitzan zuzeneko eragina duten legeak eta erabakiak hartzearena.
 
Bestalde, gizarte eta [[interes-talde|presio-talde]] nagusiak bateratu eta ordezkatzen ere egiten duenez, badu, halaber, integrazio izaerako egiteko bat. Gisa berean, erabaki politikoen organo zentrala denez, badu hirugarren funtzio funtsezko bat, hots, botere betearazlearen ekintzak aztertu, aholkatu eta burura eramaten dituen Administrazioaren erakunde guztiak ikuskatzearena eta kontrolatzearena.
 
Bestalde, hori guzti hori ez litzateke posible gobernuak laugarren eta azken funtzio bat beteko ez balu, gizartearen aurreko aitzindaritzarena alegia; izan ere, funtzio hori ezinbestekoa da sistema politiko modernoen funtzionamenduari begira.
122. lerroa:
Oinarrizko bi elementutan aurkitzen dugu botere betearazlearen erantzukizun politikoaren mamia, eta elementu horietan herrialde bateko programa eta aukera ideologikoak egiazta daitezke: alderdi sistema eta aldizkako hauteskundeak dira elementu horiek. Alderdia, aldi berean, aitzindariak boterera heltzeko eta bere politika garatzeko eskura duen tresna bat da eta, gainera, aitzindaria bera kontrolatzen duen aparatua da, alderdiaren laguntzarik gabe aitzindariak ezingo lukeelako urratsik egin.
 
Alderdiaren laguntza edo onespena duen artean, botere betearazlea, teorian, ahalguztiduna da sistema politiko orotan, prozeduretan halako mugak dituen arren. Alderdiaren babesa galtzeak boterea galtzea dakar. Izan ere, betearazlearen burua alderdiaren burua eta gatibua da aldi berean. Alderdiaren kontrola gainditzeko modu bakarra herrira jotzea da, baina egoera hau ez da demokrazia modernoetan gertatzen, oso garestia delako eta [[herri iritzi|iritzi publikopublikoan]]an errezeloak eragiten dituelako.
 
Hauteskundeetarako deiak zehazten du erantzukizun politikoaren bigarren moldea.