Foruak Eraldatzeko Legea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Addbot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 2 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q3756839 orrian
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
4. lerroa:
[[1839]]ko [[abenduaren 25]]eko Foruak Berresteko Dekretua eta gero, [[Nafarroa]]ren izaera [[foru|forala]] eta [[1837ko Espainiako Konstituzioa]]k ezarritako erregimen [[liberalismo|liberala]] erakartzea saiatu zuten. Horretarako [[Nafarroako Erresumako Aldundia]] eta [[Baldomero Espartero|Esparterok]] zuzendutako [[Espainiako Gobernua]]k negoziatzen hasi eta [[José Yanguas|José Yanguas y Miranda]] Aldundiaren idazkariak etorkizunezko legearen oinarriak idatzi zituen. [[Nafarroa]]n legea Estatua lotetsuko duen ituntzat jo zuen legea, lehen [[Nafarroako errege-erreginen zerrenda|Nafarroako erregeek]] bertoko [[foru]]ak zin egitean gertatzen zen bezala. Hori zela eta, hitzartutako legea hartu zuen izena.
 
Lege horren bitartez [[Nafarroa]]k [[Lehen Karlistaldia|Lehen Gerra Karlista]] irabazi ondoren [[monarkia]] liberalak egiten ari zituen erreforma politiko, instituzional, legegile eta judizialak onartu zituen.
 
Horrela, [[de iure|de jure]] [[Nafarroako Erresuma]] desagertu eta [[Nafarroa Garaia]] [[1833]]an [[Javier de Burgos]] Justizia Ministroak ezarritako 49 [[probintzia]]etako bat bihurtu zen. [[Nafarroako erregeorde|Erregeordea]], [[Nafarroako Gorteak|Gorteak]] eta burujabetasun legegile eta judizialak desagertu ziren. [[Valentzia]]n erbesteratuta zegoen [[Ángel Sagaseta de Ilurdoz]] [[Nafarroako Gorteak|Gorteetako]] azken sindikoak gogor kritikatu zuen prozesua. Gainera [[soldadutza]] ezarri (gatazka asko sortu zuena), aduanak [[Ebro]]tik [[Pirinioak|Pirinioetara]] mugitu eta moneta jaulkitzeari utzi zuten. Zergak kudeatzeko eta gai administratiboak kontrolatzeko [[Nafarroako Foru Aldundia]] sortu zuten<ref> [[Bixente Serrano|Bixente Serrano Izko]]: ''[[Nafarroa. Historiaren hariak]]'' ([[2005]], [[Euskara Kultur Elkargoa]]). ISBN 84-932845-9-9 </ref>
 
Legea [[1982]]an [[Nafarroako Foru Hobekuntza|Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa]] argitaratu arte indarrean egon zen.
 
== Hitzartuaren ezaugarriaren auzia ==
[[Espainia]]ko [[monarkia]]ren "batasun konstituzionala" eta [[Nafarroa]]ko [[foru]]ak erakartzeko asmoak zein botere nagusitzen zenaren gatazka sortu zuen. Hiru iritzi nagusi daude:
# Lege arrunta. Legea [[Espainia]]ko Gorteek beste legea balitz onartu zuten. Hau da juridikoki, lege arrunta besterik ez zen eta Espainiako Gorteek aldatu edo indargabetu zezaketen. Iritzi honen jarraitzaileak [[Antonio Cánovas del Castillo|Cánovas del Castillo]] edo [[Miguel Primo de Rivera]] politikariak, Eduardo García de Enterría, Tomás-Ramón Fernandez edo Martínez Tomás legelariak eta [[Rafael Navascués]], [[Pedro Larunbe]], [[Demetrio Loperena]] edo [[María Cruz Mina]] nafarrak izan ziren.
# Hitzartutako Legea. [[1841]]ean Nafarroa [[Nafarroako Erresuma|erresuma]] izan zen, negoziaketetan kontraprestazio eta hitzarmenak izan ziren eta Estatuak ezin du legearen alde bateko aldaketa egin. Iritzi honen jarraitzaileak [[JuanJoan Prim|Prim]] eta [[Práxedes Mateo Sagasta]] espainiarrak eta [[José Alonso]], [[Serafin Olabe]], [[Arturo Kanpion|Arturo Campion]], [[Eladio Espartza|Eladio Esparza]], [[Rafael Aizpun]], Rodriguez Garraza, [[Jaime Ignacio del Burgo]] y [[Víctor Manuel Arbeloa]] nafarrak izan ziren.
# Ertaineko Legea. Alde batetik formalki lege arrunta bada ere, bestetik politikoki hitzarmena izatea zuten helburu bai [[Nafarroako Erresuma]]ren erakundeek bai [[Espainia]]koek. Iritzi honen aldekoak [[Pablo Ilarregi]] eta [[Fulgencio Barrena]] legea negoziatzeko [[Nafarroako Erresumako Aldundia]]ren ordezkariak eta [[Jose Antonio Rázquin]] edo [[Ignacio Olabarri]] nafar legelariak.