Kontzilio Zuria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Addbot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 14 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q287669 orrian
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
'''Kontzilio Zuria''', [[John Ronald Reuel Tolkien|Tolkienen]]en [[legendarium]] ospetsuan eta bere [[Hobbita]], [[Eraztunen Jauna]] eta [[Numenor eta Erdialdeko Lurraldeko amaitu gabeko ipuinak]] lanetan, [[Erdialdeko Lurraldea|Erdialdeko Lurraldeko]] izakirik jakintsuenek presiditutako kontseilu bat zen: [[Gandalf]] Grisa, [[Saruman]] Zuria, [[Radagast]] Nabarra, [[Galadriel]] [[Lothlorien]]eko dama, [[Elrond]] [[Rivendel]]eko jauna eta [[Zirdan]] "Itsasontzien arotza".
 
[[Eguzkiaren Hirugarren Aroa|Eguzkiaren Hirugarren Aroko]] 2463. urtean sortua Gandalfek eta Galadrielek hala proposatuta, hiru urte lehenago, Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2460an [[Zaintzapeko Bakea]] amaitu ondoren, [[Oihan Beltza|Oihan Beltzean]], oihan honen hegoaldean zegoen [[Dol Guldur]] [[gotorleku]]an ezkutatuta zegoen [[Sauron]]ekin zer egin erabakitzeko. Aurretik, aipaturiko jakintsuak, modu informalean bildu ziren zenbait alditan: Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2060an, Jaun Ilunak berriz ere forma hartu zuela susmatu zutenean, eta 2063an, Gandalf Dol Guldurrera doanean eta gaizkiaren presentzia nabaritzen duenean.