Elkarte gastronomiko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Addbot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 6 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q3045380 orrian
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
[[Fitxategi:Gaztelubidea elkartea.jpg|thumb|rgiht|300px|[[Gaztelubide elkartea|Gaztelubide]] elkarte gastronomikoaren aurrean, [[Donostiako Danborrada]] prestatzen.]]
 
'''Elkarte gastronomikoak''', [[Gipuzkoa]] eta [[Nafarroa]]ko iparraldean '''soziedade''', [[Bizkaia]]n '''txoko''' eta [[Iruñea]]n '''peña''' izenez ere ezagutzen direnak, bereziki [[Euskal Herria]]n hedaturik dauden [[elkarte]]ak dira, helburu nagusitzat bertako bazkide diren lagunei aisirako eta otorduetarako tokia eskaintzea dutenak.
 
[[Donostia]]n sortu ziren [[XIX. mendea]]ren erdialdean, garaiko turismoaren bultzadak ekarritako aisiaren [[pribatizazio]]ari aurre egin eta bertako [[taberna]] eta [[sagardotegi]]ei ezarritako ordu-murrizketen ondorioz. Geroztik, hasiera batean Gipuzkoara eta ondoren Euskal Herri osora zabaldu eta [[euskal kultura]]ren osagai deigarrienetakoa bilakatu dira, [[kuadrilla|koadrila]] izeneko taldearekin batera. [[Donostia]]n elkarte gastronomikoak hiriaren ikur dira eta parte hartze nabarmena dute [[Donostiako Danborrada]]n. Aldi berean, [[kirol]] eta kultura ekitaldien bultzatzaileak ere izaten dira.
 
Hasiera batean eta [[XX. mendea]]n zehar elkarte gastronomiko anitzek [[gizon]]ak soilik hartzen zituzten bazkide gisa eta emakumeei debekatu egiten zitzaien, baina egun sexu-bereizketa gainditu den ezaugarria da. Funtzionamenduari dagokionez, taberna arruntetan ez bezala, elkarte gastronomiko bateko kideek eurek hartu, prestatu eta zerbitzatzen dituzte edariak eta janariak, [[autogestio]] printzipio batez: irabazi asmorik gabeko elkarteak izanik, aldiro bazkide-talde bakoitzak kontsumitu duena idatzi eta kostua bakarrik ordaintzen du, dagokion dirua kaxa komun batean sartuz eta gastu orokorrak aldiroko [[kuota]] batez estaliz.
9. lerroa:
== Ezaugarriak ==
 
Elkarte gastronomikoak [[auzo]]arekin loturik eratzen dira, auzo bakar batean elkarte zenbait izan badaitezke ere. Bazkideak [[koadrilakuadrilla|koadrilak]]k osatzen dituzten pertsonak izaten dira, gizonak tradizionalki. Kideen kopurua aldakorra da: dozena bat lagunetatik ehundik gora bazkideetara. Elkarte gastronomikoaren egoitzan sukalde bat, bazkideek beraiek ekarritakoarekin platerak prestatzeko, eta mahaiak eta aulkiak daude. Ohikoa ez bada ere, elkarte batzuetan sukaldari bat kontratatzen da platerak prestatzeko. Printzipioz elkarteak bazkideentzat soilik badira ere, ohikoa da bazkideak ez diren pertsonak bazkide batek lagunduta elkartera sartu ahal izatea. Garbiketa eta bestelako lanak bazkideen artean egin badaitezke ere, ohikoa da horretarako kanpoko pertsona bat kontratatzea.
 
Elkarteek bazkide kopuru mugatu bat izaten dute. Bazkide berrien sarrera bazkide batek elkartea utzi edo zendu egiten denean gertatzen da: hautagaia elkarteko bi bazkideren eskutik izena eman eta ondoren elkarteko bazkideen onespena jaso behar du.
19. lerroa:
== Azalpen soziologikoa ==
 
[[Euskal Herriko matriarkatua|Euskal matriarkatuak]]k gizartean izandako eragina zela eta, emakumeak etxea antolatzen zuen. Gizonak, gizartean etxeko burutzat hartzen bazen ere, etxekolanetan rol pasiboak besterik ez zituen. Elkarte gastronomikoei esker, gizonek etxetik eta emazteen kontrolpetik ihes egin ahal zuten. Emakumeei elkarteetara sartzeko debekua hortik datorrela aipatu da. Dena den, egungo gizartean funtzio sozial hau jadanik ez da beharrezkotzat jotzen eta egun, sozietate gehienetara sar daitezke emakumeak, batzuetan sukalderako sarrera debekaturik badute ere.
 
== Txokoak herrialdeka ==
26. lerroa:
 
=== Iruñean ===
[[SanferminIruñeko Sanferminak|Sanferminetan]]etan elkarte gastronomikoek "peña" dute izena eta jaietako antolakuntzan hartzen dute parte. Emakumeek gizonekin batera hartzen dute parte.
 
=== Gernikan ===
[[Gernika-Lumo|Gernikan]]n txokoak hedatuak daude oso, 15.000 biztanleetatik 9 txoko daude 700 bazkide dituztenak.
 
=== Donostian ===
[[Donostia]]n daude elkarte gastronomiko famatuenak ([[Gaztelubide elkartea|Gaztelubide]]<ref>[http://www.gaztelubide.org Gaztelubide]</ref>, Union Artesana<ref>[http://www.la-artesana.net Union Artesana Elkartea]</ref>...). [[Donostiako Danborrada]]n bere parte-hartzea ezinbestekoa da.
 
== Eragina euskal sukaldaritzan ==
 
Txokoen garapenak eragin handia izan du [[euskal Herriko sukaldaritza|euskal sukaldaritzan]]n. Plater tradizional asko txokoek berreskuratuak izan dira, bestela orain galduak izango lirateke. Plater berriak garatzeko ere izan dira inportanteak, bazkideek plater, osagai eta metodo berriak ekarri dituztelako. Bazkideen arteko ezaguera zabaltzeko ere baliagarriak izan dira, egungo zenbait euskal sukaldari handienak (adibidez [[Martin Berasategi]]) elkarte gastronomiko hauen kideak izanda.
 
== Ikus, gainera ==