Denis Diderot: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
[[Fitxategi:Louis-Michel_van_Loo_001.jpg|thumb|200px|'''Denis Diderot''']]
 
'''Denis Diderot''' ([[Langres]], [[1713]]ko [[urriaren 5]] - [[Paris]], [[1784]]ko [[uztailaren 31]]) [[idazle]] eta [[filosofo]] [[Frantzia|frantsesa]], [[IlustrazioaArgien (garaia)Garaia|Ilustrazio]] garaiko idazle eta filosofoa. ''[[Encyclopédie|Encyclopédie ou Dictionnaire raisonné des sciences, des arts et des métiers]]'' izenburuko [[entziklopedia]]ren editorea izan zen, [[Jean le Rond d'Alembert]]-ekin batera.
 
== Bizitza eta lanak ==
 
Erdi-mailako labanagile baten semea zen, eta aitak eragin handia izan zuen harengan. Gizarte-mailaz probintziako [[burgesia]]koa zen beraz, baina gizarte feudal eta aristokratiko hartan ez zegoen gizarte-mailan gora egiterik, bi bide jakinen bidez ez bazen. Bata elizgizon egitea zen, eta, hala, ikasketak jesuitekin egin ondoren, Diderot elizgizonen goi-mailako kargu ondo ordainduak eskuratu ahal izateko hasi zen bere burua prestatzen. Gizartean gora egiteko heste bidea arteena, zientziena eta letrena zen; gizaldi hark sortua zuen berrikuntzetako bat zen hura, pertsona ikasiarena, gaur egun intelektuala esaten zaiona. Ordu arte letra-gizonek, artistek eta zientzialariek ez zuten eskurik izan agintearen barrunbeetan, haina XVIII. mendean, «[[Argien Garaia|Argien Mendea]]» esan zitzaion hartan, lortu zuen burgesiak ordu arte elizak gotorleku baten gisa beretua izan zuen alor batean esku hartzea, hezkuntzan hain zuzen, eta jende letraduna izan zen esku-hartze haren aitzindaria, helburu garbi batekin: elizak gazteengan zuen eragin kaltegarria ezereztea, eta elizgizonen ondasun-oinarri sendoenetako bat haiei kentzea. Jende ikasi hari entziklopedista esan zitzaien mende hartan, edo, berek beren buruari esaten zioten bezala, «filosofoak».
 
Diderotek, hamabost urterekin, alderdi laikotik gizartean arrakasta handiagoa izan zezakeela sumatu zuenean, Elizaren bidea baztertu eta Parisera abiatu zen, gizon ikasi eta ilustratuak ez baitzuen garai hartan aurrera egitetik hiriburuko giroan bizi ez bazen.
 
[[Filosofia]], [[teologia]] eta [[zuzenbide]]a ikasi zituen Parisen. Ikasketa aldi hartan Diderot ez bakarrik aitaren borondatearen kontra bizi izan zen Parisen, bizimodua eskola pribatuak emanez atereaz, ezkondu ere egin baitzen aitari ezer esan gabe, herentziaz gabetu ez zezan. [[Antzinako Erregimena|Erregimen ZaharZaharrean]]rean aitaren aginpidea oso zorrotza zen, aginpide feudalaren antzerakoa; aitaren borondatearen kontra ezkontzeak zigor ekonomikoa zekarkeen; horregatik, zuhur jokatu behar izan zuen Diderotek. Laster bere ekimen guztia ''Encyclopédie'' ospetsura, berak zuzendu zuen lan erraldoira, bideratu zuen (1747-1766. urteetan).
 
Urte haietan eratu zen, orobat, Entziklopedia sortzeko lanetan ariko zen lagun- eta kide-taldea. Denak [[burgesia]]ko pertsonak ziren, eta ondo jakinaren gainean zeuden ez zutela ordurako aristokraten babesaren premiarik, bezero berri bat agertu zelako: jendea, batzuek «gizadia» edo «herria» esaten ziotena. Parisko eta Frantziako beste hiri handi batzuetako burges, eskulangile, merkatari eta finantzari apalek osatzen zuten giza talde horrek ez zuen oraindik talde-ezaugarri berezirik, eta prest zegoen heste giza taldetatik desberdinduko zuten liburu, margolan, antzerki, janzkera eta hizkerak erosteko.