Groseko trinketa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Addbot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 1 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q9090105 orrian
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
24. lerroa:
Etxadi baten barruan dago, [[eraikin]] konplexu batean. Bere baitan [[pilotaleku|jokalekua]] bera, etxebizitzak eta saltokiak hartzen ditu. Hiru erabilera horiek bateratzeko modua ere aski konplexua da: saltokiek behe-solairua hartzen dute, oso-osorik; horien gainean, kanpo-horma-arte estu batean (gutxi gorabehera 7,50 m-ko sakontasuna Kale Berrira, eta 9 m Iparragirre kalera), hiru etxebizitza-[[solairu]] daude; eta barnean, etxebizitzek erabat gorderik, trinketa bera, zeinaren jokalekua lehen solairuaren parean geratzen baita, saltokien gainean. Kale Berritik sartzen da trinketera, itxuraz behintzat beheko solairuko saltokitako bat izan behar zuen lekutik. Mantentzen diren [[egitura]]k ikusita, badirudi programa konplexu honetan ez zirela ongi bereizten erabileren arteko mugak, eta, adibidez, bizilagunen [[eskailera|eskaileretatik]] pasa beharra zegoela ikusleen gunera iristeko, ez baita gaur egun bestelako komunikabide bertikalik antzematen. Kale Berriko 16. zenbakiko eskailera hiru mailekin lotzen duen ate bana dago: jokalekuko edo teilatuko maila, eta goiko bi balkoi jarraituak.
 
Trinket hutsa denak zabalean 9 m-ko solairua hartzen du (8 m frontisak, gehi itxitura-hormak), eta luzeran 37 m inguru. Bi isuriko [[estalki (argipena)|estalki]] batek ixten du gunea, [[zureria]] mistoz eta [[burdinburdina]]azkozko [[tenka]]z egindako eta orientazioa luzetara duen [[gailur]] batekin. Gunea gutxi gorabehera 12 m garai da, trabarik gabe, estalkiko zureriaren oinarrietaraino. Eta 6 x 26 m-ko [[argizulo]] luzetarako handi batek argitzen du. Frontisa mendebaldeko ertzean dago, eta [[harlandu]]zko horma-atala mantentzen du. Orobat mantentzen dira ikusleentzako balkoi jarraituak dituzten bi solairuak, besodun mentsuletan oinarrituak, zurezkoak, dena ezkutatuta. Teilatua eskuinaldean zegoen –ohikoa izan denaz bestera–, eta horrek aditzera ematen du oso zaharra dela. Badago, baita ere, fraide koniko baten aztarna, instalazioa joko zuzenean erabili zen seinale. Hala ere, fraidea sostengatzen duen behe-txapako frontisak frogatzen du plekako jokorako erabiltzen zela.
 
[[XX. mendea]]ren hasieran, zur-burdinazko egitura mistoko solairua egin zen, gunea bi solairutan banatzen duena, eraikina lantegi moduan erabili ahal izateko. Hori dela eta, geroztik ezin izan da [[pilota]] jokorik egin.